Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia

Artea Antzinako Grezian

Antzinako Greziako arteak eta literaturak eragin handia izan dute, gaur arte, mendebaldeko artean.

Antzinako Greziako artearen apurrak baino ez du iraun, batez ere, eskultura, arkitektura eta arte txikiak; oso urriak dira kontserbatzen diren margolanak.

Arkitektura

Greziarrek eraikin erlijiosoak eta zibilak eraiki zituzten. Arkitektura erlijiosoaren barruan, besteak beste Olinpia, Delfos Atenas edota Epidauro santutegietan egindako tenpluak ditugu, besteak beste.

Greziar tenpluak

Tenpluen oinplanoa, berdina izaten zen beti: jainkoarentzako gune bat (cella edo naos): laukizuzen forma zeukan eta zutabe biribileko euskarriz inguratua zegoen. Cellaren aurrean, edo atzean, beste ganbara batzuk eraiki zitezkeen.

Oinarrizko eskema hori abiapuntutzat hartuta, honako hiru ordena hauek asmatu zituzten: doriarra, joniarra eta korintiarra, azkeneko hori joniarraren aldaera bat bazen ere.

Tenpluek ez zituzten eliza moderno batek betetzen dituen funtzio berdinak betetzen. Eskaintzen ziren jainkoarekiko kultuarekin loturiko altxor gordailu legez erabiltzen ziren. Tenplua jainkotiarrek haien eskaingaiak uzteko lekua zen. Tenpluaren barruko gela, cella delakoa, nagusiki ganbera korazatu eta despentsa bezala erabiltzen zen. Aldarea zerupean zegoen, askotan tenpluaren aurrean.

Fededunei ostatu emateko pentsaturik ez zeudenez, ez ziren dimentsio handikoak ezta altxatuak izan behar. Kanpotik ikusiak izateko eraiki ziren.


Doriar ordena
Joniar ordena
Korintoar ordena


23

Erantzun zure koadernoan.

  • Zure herrian edo auzoan garrantzitsutzat hartzen den eraikin bat aukeratu eta “Arkitektura aztertzeko gidoia” erabiliz analiza ezazu.

Eskultura

Greziako artistek egin zituzten eskultura asko, tenpluak apaintzeko erabiltzen ziren, hau da, jainkoak goresteko jaio ziren. Greziarrentzat jainkoek giza itxura zeukatenez, estatuek gizakiaren itxura izan behar zuten, baina inolako akatsik gabe. Horregatik, gorputz atalen artean forma zehatzak eta proportzio idealak, hau da, kanona, bilatu nahi izan zuten.

Artistak gizaki moten eredu gero eta zorrotzagoak egiten ahalegindu ziren (emakumeak, gizonak, gazteak, agureak…) eta, hasierako estilo zurrunetatik, hasieran eskultura egiptoarrak imitatzen hasi baitziren, gaur egungo kanon idealetara iritsi arte, bilakaera handia izan zuten.

ESKULTURAREN BILAKAERA
GARAI ARKAIKOA
(K.a. 620-460)
GARAI KLASIKOA
(K.a. 460-338)
GARAI HELENISTIKOA
(K.a. 338-30)

Greziar zeramika

Ez da greziar pinturaren adierazpenik gorde, baina zeramikazko ontziak erabil ditzakegu nolakoa izan zitekeen pentsatzeko; hainbat forma zituzten, ematen zitzaien erabileraren arabera. Horietako batzuk mitologiako gaiekin apaintzen ziren, beste batzuetan literatur lanetako gaiak erabiltzen ziren, Iliada eta Odisea adibidez, beste batzuetan prestatzen ari ziren atletak irudikatzen zituzten, edota gerrako irudiak erabiltzen ziren… Hiru estilo bereizi ziren: geometrikoa, hondo gorriaren gain egiten ziren irudi beltzak, eta hondo beltzaren gain egiten ziren irudi gorriak.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.