Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak

Afrika

Gibraltargo itsasarteak

DATU INTERESGARRIAK:

  • Azalera: 30.269.680 km2
  • Herrialdeak: 54
  • Handiena: Sudan (2.505.810 km2)
  • Txikiena: Seychelles (280 km2)
  • Punturik altuena: Kilimanjaro (5.895 m).
  • Punturik baxuena: Lago Assale (itsas mailaren azpitik 156 m-ra)
  • Tenperatura maximoa: 58 °C (Al’Aziziyah. Libia)
  • Tenperatura minimoa: –24 °C (Ifrane. Maroko)

Afrikaren hedadurari dagokionez, hirugarren kontinenterik handiena da. Gibraltargo itsasarteak Europatik bereizten du, eta Suezko ubideak eta Itsaso Gorriak Asiatik. Afrikako kontinentea, Mediterraneo itsasoaren, Ozeano Atlantikoaren eta Indiako Ozeanoaren artean dago. Munduko urgaineratutako lurren %22 Afrikan daude. Lurralde zabal horretan, Saharako basamortua, munduko handiena, eta Kalaharikoa daude, baita ibairik luzeena, Nilo, eta emari handienetakoa duena, Kongo ibaia, ere.


Kostaldea

Kostaldea ez da batere koskatsua; lerro zuzena osatzen duela ere esan daiteke; erliebe garrantzitsuak daude bertan. Nagusienak Afrikako iparraldeko Espartel lurmuturra, hegoaldean Esperantza Oneko lurmuturra, Mediterraneoan Gabes eta Sirteko golkoak, Atlantikoan Gineako golkoa, eta Indiako Ozeanoan Somaliako penintsula edo “Afrikako adarra” esaten zaiona daude. Madagaskar izan ezik, gainerako uharteak nahiko txikiak dira.

Hiru eskualde handi bereiz daitezke kontinentean: Iparraldeko goi-lautada, erdialdeko goi-lautada eta hegoaldeko goi-lautada. Iparraldeko goi-lautadan Saharako basamortua nabarmentzen da, Afrikako lurraldeen laurdena baino gehiago hartzen duena. Eskualde horren zatirik handiena basamortu antzekoa da, ekialdean Nilo ibaiak gurutzatzen badu ere. Erdialdeko eta hegoaldeko goi-lautadak altuago daude. Eskualde honek sakonune handiak ditu, besteak beste, Kongoko arro zabala eta Kalahariko basamortu gorria. Niger ibaiak eta beste ibai batzuek zeharkatzen dituzte bi goi-lautadak , eta kostaldeko lur zingiratsuak nahiz oihan tropikalak, sabanak, (zuhaixka eta zuhaitz sakabanatuak dituzten ordoki tropikalak) eta barnealdeko goi-lautada uhindunak daude bertan.

Sahara
Kalahari
Kilimanjaro mendia
Erliebe-unitateak

Kontinentearen ezaugarrietako bat, mendietan jarraikortasunik ez izatea da. Honetaz gain, Afrikako mendi inguruek ez dute eremu handirik hartzen. Afrikako iparraldean, Marokoren eta Aljeriaren artean, Atlas mendikatea dago. Mendirik altuena Toubkal gailurra da (4.165 m). Saharako basamortuan, Ahaggar mendigunea eta Tibesti ditugu. Saharaz azpiko lurretan, Adamaoua, Bongo eta Jabal Marrah mendiguneak ditugu. Ekialdean, Etiopiako mendigunea eta aintzira handien inguruan Mitumba eta Kilimanjaro mendiak; azken horrek 5.895 metro ditu eta Afrikako mendirik garaiena da. Hegoaldean, azpimarragarrienak Drakensberg mendiak dira.


Afrikako hidrografia

Ibaiei dagokienez, ordea, Afrikak izugarrizko ibaiak ditu. Mediterraneoan itsasoratzen diren ibaien artean, Nilo da nagusiena. 6.671 kilometro egiten ditu eta bera da munduko ibairik luzeena. Senegal, Niger, Kongo eta Orange ibaiek Atlantikoan isurtzen dituzte urak . Azkenik, Indiako Ozeanoan itsasoratzen den ibairik garrantzitsuena Zambezi da.

Ibai eta aintzirak

Afrika kontinenteak, ekialdeko isurialdean batez ere, hainbat aintzira ditu, ezagunenak Victoria, Tanganyika, Malawi eta Alberto dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.