Gaia: Erroma
Atala: Gizartea
Herritarrak: giza-mailak
Nobleak
Plebeioak
Egiten zen beste bereizketa garbia herritarren eta herritar ez zirenen artekoa dugu.
Antzinako Erroman jaio zirenak, Erromatar hiritarren seme-alabak zirenak baino ez ziren herritartzat hartzen. Eta herritar izanez gero, nahiz eta giza-maila desberdinetakoak izan, bazuten botoa emateko eta hautatuak izateko eskubidea, merkataritzan libreki aritzeko eskubidea eta legez ezkontzeko eskubidea.
Denborak aurrera egin ahala, herritar izaera Erromarekin lotutako beste herri batzuetara ere zabaldu zen, armadan parte hartzen zuten pertsonengana etab.
14
Erantzun zure koadernoan.
Egile askoren ustez, esklaboak lur-sail txikien jabe askeak baino hobeto bizi ziren. Arrazoitu baieztapen hau.
15
Erantzun zure koadernoan.
- Zer esan nahi du plebeio hitzak? Ba al dakizu “plebe” hitzarekin loturarik duen?
- Hiztegian bilatu kontubernio hitzaren esanahia. Ba al dauka zerikusirik testuan agertzen den “contuberniun” terminoarekin?