Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Lurrazala

Erliebe kontinentala

Lurraren gainazalak oso egitura konplexua du: lurralde garaiak, hondoratutako eremuak, sakonuneak, maldak, itsaso eta ozeanoetako irtenguneak eta sarguneak… Elementu horiek guztiek osatzen duten multzoari, erliebe deritzo.

Erliebe kontinentalaren barruan, geografoek hiru erliebe mota bereizten dituzte:

  • Lautadak. Ia guztiz lauak diren lur-zatiak dira, hau da, desnibel txikiak dituzte (itsasoaren gainetik 200 metroko desnibela baino txikiagoa). Kontinente ertzetan dauden lautadak kostaldeko lautadak dira. Badaude itsasoaren mailaren azpitik dauden lautadak ere: sakonune deritze.
  • Goi-lautadak. Inguruan dituzten lurrekin alderatuta, lauak dira, baina nahiko goian daude. Itsasoaren mailatik 200 metro baino gorago egoten dira. Altuena Tibeteko goi-lautada da, eta 2.000 metrora dago.
  • Mendiak. Lurraren goraguneak dira. Batzuetan, elkarrengandik bereizita egoten dira, baina beste batzuetan, mendilerroak edo mendikateak osatzen dituzte (Andeak, Pirinioak, Alpeak etab.). Mendi batzuk aspaldikoak dira eta forma biribildua dute. Beste batzuk gazteagoak dira eta, altuagoak izateaz gain, gailur zorrotzagoa izan ohi dute.
Arabako lautada
Tibeteko goi-lautada
Pirinioak

10

Erantzun zure koadernoan.

  • Iberiar penintsulako mapa erabiliz, ondorengo taula bete, lauki bakoitzean gutxienez hiru erliebe forma idatziz.
Iberiar penintsula Euskal Herria
Golkoak
Irlak
Go-lautadak
Mendilerroak
Ibaiak
11

Zure koadernoan erantzun.

  • Zure ustez, zergatik dituzte forma biribilduak mendi zaharrek?
Lurrikara baten ondorioak

Kanpoko agente geologikoen ondorioz, atmosfera (tenperatura aldaketak, izotza, haizea, kimika), ura, eta gizakien ondorioz, lurreko erliebea aldatzen ari da pixkanaka. Eragin horrek harriak eta lurra higatu egiten ditu pixkanaka, higatutako materiala batetik bestera mugitzen da, eta toki batean sedimentatu egiten da. Horrela sortzen dira bailarak, arroilak, meandroak, deltak etab.

Barneko agente geologikoen eraginak ere, badu zerikusia, hala nola, indar orogenikoak (lurra uzkurtu, tolestu eta goratzen dituztenak) eta urraren barruko beroa (sumendiak, metamorfismoa... eragiten dituena).


13

Erantzun zure koadernoan

  • Zure ustez, gizakiak nola aldatzen du lurreko erliebea?
14

Erantzun zure koadernoan

  • Zergatik hartzen da izotza atmosferaren eragin mekanikoarekin eta solido egoeran dauden urekin erlazionatuta dagoen agente geologikotzat?
15

Erantzun zure koadernoan

  • Zein eragin dute tenperatura aldaketek lurraren erliebean?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.