Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Klima

Klima beroak

Hauek bi tropikoen artean aurkitzen ditugu. Hiru klima mota daude inguru honetan: klima ekuatoriala, klima tropikala eta basamortuko klima.

  • Klima beroak
    Klima ekuatoriala. Tenperaturak altuak izaten dira urte osoan, 25/27 °C ingurukoak. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke. Prezipitazioak ugariak dira, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ez dago urtaro lehorrik.

    Eremu klimatiko honetan daude munduko emari handieneko ibaiak, Amazonas eta Kongo besteak beste. Ondorioz, ibaiek gainezka egiten dute eta zenbait urtarotan uholdeak izaten dira.

  • Klima Tropikala. Tenperaturak altuak dira urte osoan zehar, baina urteko bi urtaroetan aldaketak egoten dira: udan 25/30 °C eta neguan 20/23 °C. Prezipitazioak batez ere, udan izaten dira, uda baita urtaro hezea; negua, aldiz, urtaro lehorra da. Dena den, urtean 1.000 mm-tik gorako prezipitazioak izaten dira.

    Ibaiak, izugarri aldatzen dira urtaroen arabera. Emaria aldatu egiten da urtaroen arabera. Urtaro hezean uhaldi handiak izaten dira eta, ondorioz, askotan uholdeak gertatzen dira. Ibai hauen artean ezagunenak hauexek dira: Niger eta Zambezi Afrikan, Orinoko Amerikan eta Ganges Asian.

  • Basamortuko Klima. Udan tenperaturak oso altuak dira (40 °C-tik gorakoak) eta neguan epelak (25 °C inguru). Egunaren eta gauaren artean, tenperatura-aldaketa oso handia da, 40/45 º-raino irits baitaiteke. Oso euri gutxi egiten du eta gainera, oso irregularki; urtean 200 mm baino gutxiago egiten du.

    Ezin da hitz egin eremu horretako ibaiez, ez baitago ibaien ibilgu finkorik. Gehienez ere, wadiak aurki daitezke, eta horiek gaur egun lehortuta dauden uraren ibilgu zaharrak, edo ura soilik noizean behin eramaten dutenak dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.