Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Natur inguruneak
Atala: Hondamendi naturalak

Lurrikarak eta sumendien erupzioak

Lurreko plaken mugimendua aztertu dugunean ikasi duzunez, horien mugimenduek lurrikarak eta sumendien erupzioak sortzen dituzte. Bi fenomeno horiek hondamendi ikaragarriak sortzen dituzte eta natur ingurunea nabarmen aldatzen dute.

Lurrikarak

Dakizunez, plaka tektonikoek elkar ukitzen dute. Batzuetan, elkarri bultza egiten diotenez lurra hautsi egiten da eta failak sortzen dira, zoruaren dardarak eta bibrazioak, hau da lurrikarak eraginez

Lurrikarak

Fokua edo hipozentroa, lurrikara gertatzen den puntu zehatza da eta fokuaren gainean dagoen lurrazaleko puntuari epizentro esaten zaio.

Tsunami

Lurrikarak itsasoan gertatzen direnean, itsasikara edo tsunami (itsasikarak izendatzeko eta nazioartean hedatu den termino japoniarra) deitzen zaie. Olatu izugarriak sortzen dituzte, eta olatu horiek milaka kilometro egin ditzakete 800 km/h abiaduran. Hondamendi izugarriak eragiten dituzte kostaldera iristen direnean. 1971ko apirilaren 24an, Japoniako Ishigaki uhartean gaur arte ezagutu den olaturik handiena izan zen. 85 metroko altuera hartu zuen.

Lurrikarak aztertzen dituen zientzia sismografia da. Zientzialariek lurrikarak aztertzeko eta neurtzeko oso tresna sentikorrak erabiltzen dituzte: sismografoak. Lurrikaren magnitudea Richterren eskalan neurtzen da eta sortzen dituzten kalteak edo ondorioak Mercalliren intentsitate-eskalan neurtzen dira.

Mercalliren eskala Ritchterren eskala

I.Ez da sentitzen.

II. Oso gutxi sentitzen da.

2,5. Ez da sentitzen. Sismografoek erregistratzen dituzte.

III.Sentitzen da, baina ez da lurrikararekin lotzen.

IV.Nabaritzen da. Eraikinen barruan ere.

V.Jende gehienak nabaritzen du. Zuhaitzak eta zutabeak mugitu egiten dira.

3,5. Gehienek sentitzen dute.

VI.Denek nabaritzen dute. Jendea urduri jartzen da eta objektuak mugitu egiten dira.

VII.Eraikinak hustu egiten dira eta gaizki eraikitako eraikinek kalteak pairatzen dituzte; gainontzekoek kalte txikiak baino ez.

4,5. Kalte batzuk gertatzen dira.

VIII.Gaizki eraikitako eraikinak erori egiten dira; gainontzekoetan kalteak gertatzen dira.

IX. Eraikinetan kalte handiak gertatzen dira. Zoruan pitzadurak agertzen dira.

6,0. Lurrikara suntsitzailea.
X. Eraikuntza asko erortzen dira eta lurrak pitzadura ugari izaten ditu. 7,0.Lurrikara handia.

XI. Eraikin gehienak eta zubi batzuk erori egiten dira eta lurrean pitzadura handiak agertzen dira.

XII.Erabateko suntsiketa. Lurzoruan gorabeherak agertzen dira.

8,0. Lurrikara izugarria.

Lurrikarek sortzen dituzten ondorioak kontuan hartuta, aurreikustea oso lagungarria litzateke. Momentuz, zientzia ez da lurrikarak aurreikusteko metodo eraginkorra garatzeko gai izan. Hala ere, zientzialariek arrakasta handiak lortu dituzte. 1975. urtean Haicheng-en (Txina) 7’3 eskalako lurrikara aurreikusi zuten. Lurrikara non eta noiz gertatuko zen zehaztasunez aurreikusi zuten eta, horri esker, biztanleria atera ahal izan zuten handik. 1.328 pertsona hil ziren, baina bestela milioi bat pertsona inguru hilko ziren.

Biktima-kopuruaz gain, lurrikarek natur ingurunea kaltetzen dute ere (lurra mugitu egiten da, elur-jausiak, suteak, pitzadurak lurrean, ibaien ibilguetan aldaketak, olatu handi eta suntsitzaileka etab), eta faunan eta landaredian aldaketa nabarmenak gertatzen dira.

20

Erantzun zure koadernoan

  • Garatu gabe dauden eremuetan zergatik uste duzu handiagoa dela lurrikaren ondorioz hildako pertsonen kopurua?

Sumendien erupzioak

Batzuetan, bi plaka ozeanikok elkar ukitzen duten tokian edo plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian sartzen denean, pitzadurak gertatzen dira eta horietatik magma irteten da, eta sumendiak sortzen dira. Magma, gas-forman, laba gori gisa, errautsez osatutako laino gisa, edo bonba bolkaniko gisa irten daiteke.

Sumendien erupzioak
Sumendien erupzioak

Sumendi gehienak plaken mugetan kokatzen dira, baina barruko magma lurrazaleko puntu ahulekin elkartzean sumendiak sor daitezke ere.


21

Erantzun zure koadernoan

  • Informazioa bilatu eta sumendi aktibo garrantzitsuenekin zerrenda bat egin.
Izena eta kokapena Altuera metrotan Azken erupzioa
Afrika    
Antartika    
Asia    
Ozeania    
Europa    
Amerika    
Geyserra

Sumendien inguruetan, ur beroak, buztinak eta gasak pitzaduretatik borborka irteten diren eremuak egon daitezke, eta paisaia berezia sortzen dute: geyserrak, ur termalak, kea darien lakuak, burbuilak ateratzen dituzten lokatzak etab.


22

Erantzun zure koadernoan

  • Ezagutzen ditugun geyser gehienak Zeelanda Berrian, Islandian, Japonian, Txilen eta Estatu Batuetan daude. Ospetsuena, Yellowstone-ko Parke Nazionaleko Old Faithful da. Geyserrak zergatik dauden toki horietan azaltzen saiatu eta Old Faithful geyserrari buruzko informazioa bilatu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.