Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak

Aurkezpena

Ekialde Hurbila

"Gizakia Historia Aurrean" gaian, sortu zirenetik lurra lantzen eta animaliak zaintzen ikasi arte giza taldeek izan zuten bilakaera ikasi dugu. Gai honetan Antzinaroa ikasten hasiko gara, lehenengo zibilizazioak non noiz eta nola garatu ziren jakiten saiatuko gara.

Ibai-zibilizazio garrantzitsuenetariko bi, Mesopotamia eta Egiptoren zenbait alderdi landuko ditugu: zein bizibide zuten, nolakoa zen eguneroko bizimodua, nola antolatzen zuten gizartea, nola idazten zuten, zein zen emakumeen egoera, zein haien sinismenak, nolakoa zen zuten artea, gertaera historiko garrantzitsuak...

Gainera, gaiaren azterketaren bidez, Iturri ikonografiko izenekoetan oinarrituta, informazioa biltzen eta eskultura bezalako arte adierazpidea aztertzen ikasiko duzu.

Helburu didaktikoak

  1. Mesopotamia eta antzinako Egiptoko zibilizazioak geografikoki kokatu eta gaur egungo herriekin erlazionatu.
  2. Ikasitako zibilizazioen gaineko gertaera historikoetariko batzuk, ardatz kronologikoetan jarri eta haien arteko antzekotasunak ezarri.
  3. Mesopotamia eta Antzinako Egiptoko zibilizazioen ezaugarririk garrantzitsuenak identifikatzea, testu idatzietatik, irudien ikasketatik eta teknologia berrietatik informazioa lortuz; ezaugarri horien arteko harremanak analizatu eta aipatutako herriek egindako ekarpen kulturala eta gaur egungo munduan duten eragina baloratu.
  4. Ikasitako kulturen antolamendu soziopolitikoa deskribatzea, haien arteko antzekotasunak (egitura piramidala, sistema esklabista), antolamendu politikorik nabarmenena (teokrazia) eta emakumearen egoera analizatu; egindako ekarpenak azpimarratu eta baloratu.
  5. Ikasitako kulturen adierazpen artistikoetariko batzuk analizatzea, hala nola, arkitektura eta eskultura. Azken horren ikasketarako gidoi bat aplikatu. Herriek egindako ekarpen handi horiek gizon emakume guztien ondaretzat eta gozamenerako iturritzat baloratzea.
  6. Ikasitako zibilizazioen alderdi desberdinak konparatuz eta dituzten antzekotasunak zein desberdintasunak analizatuz Antzinaroko ezaugarri orokorrak inferitzea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  • Historiaren hasiera

  • Mesopotamia

    1. Kokapena eta ezaugarri geografikoak.
    2. Ekonomia.
    3. Eguneroko bizimodua.
    4. Sinesmenak eta zientzia.
    5. Antolamendu sozial eta politikoa.
    6. Gertaera historikoak.
    7. Artea.
  • Egiptoko zibilizazioa

    1. Kokapena eta ezaugarri geografikoak.
    2. Ekonomia.
    3. Eguneroko bizimodua.
    4. Sinesmenak eta zientzia.
    5. Antolamendu sozial eta politikoa.
    6. Gertaera historikoak.
    7. Artea.

Prozedura edukiak

  1. Ikasitako zibilizazioen bizimoduari buruzko hipotesiak eta galderak egitea.
  2. Tokiak mapetan kokatzea.
  3. Zibilizazio desberdinen ezaugarriak konparatzea.
  4. Ikasitako zibilizazioen informazio garrantzitsua duten orriak analizatuz informazioa lortzea.
  5. Teknologia berrietatik informazioa lortzea.
  6. Iturri ikonografikoetatik informazioa lortzea.
  7. Ardatz eta friso kronologikoak egitea.
  8. Eskulturak analizatzea.
  9. Gureak ez diren kodeak (hieroglifikoa) erabiliz idatziak egitea

Jarrera edukiak

  1. Lan artistikoak ezagutu eta begiratzeko interesa.
  2. Iturrien erabili eta interpretatzeko orduan zehaztasuna eta objetibotasuna.
  3. Ikasitako zibilizazio desberdinetan emakumeak zuen paperaren balorazioa.
  4. Ikasitako zibilizazioen adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetua eta balorazioa.
  5. Ikasitako gizateriak utzitako ondarearekiko errespetua eta balorazioa. Beren defentsa eta zaintzeko ekintzen aldeko jarrera izatea.

Ebaluazio irizpideak

  1. Ea dakien denbora-epe edo zibilizazio jakin batean izandako zenbait gertaera eta prozesu (sozialak, ekonomikoak, teknologikoak, politiko-militarrak, artistikoak...) friso kronologiko batean irudikatzen eta horien arteko nolabaiteko lotura azaltzen; eta ea ezagutzen dituen denboran bere horretan irauten dutenak eta aldatu direnak.
  2. Friso kronologiko batean, ea irudikatzen dituen Antzinaroko bi zibilizazio edo gizartetan, edo gehiagotan, izandako gertaerak eta prozesuak, eta ea erlaziorik ikusten duen zibilizazio horien artean.
  3. Ea kokatzen dituen Mesopotamiako eta antzinako Egiptoko zibilizazioen geografia-eremuakmapetan; ea horien zenbait ezaugarri adierazten dituen, eta ea ezaugarri horiek garapenean izan zuten eragina azaltzen duen.
  4. Ea ardatz kronologikoetan Mesopotamiako eta antzinako Egiptoko zibilizazioen denbora aldiak kokatzen dakien; horretan, ea zenbait gertaera historiko garrantzitsu adierazteko gai den, eta ea haien artean izan zitezkeen harremanak zehazten dituen.
  5. Ea zenbait iturritatik —horien artean, lehen mailako dokumentu-iturrietatik— Mesopotamiako eta antzinako Egiptoko zibilizazioen ezaugarri nagusiei buruz (eguneroko bizimodua, gizartea, ekonomia, politika...) informaziorik biltzen duen, eta ea deskribatzen dituen eta haien arteko konparaziorik egiten duen.
  6. Ea Mesopotamiako eta antzinako Egiptoko zibilizazioetako artelanak ezagutzen dituen; eta ea haien zenbait ezaugarri deskribatzeko, alderatzeko eta utzi diguten arte-ondarea balioesteko gai den.
  7. Ea lehendabiziko zibilizazioek Mendebaldeko gure zibilizazioari egindako ekarpenak, greziar eta erromatar zibilizazioenak bereziki, ezagutzen dituen.
  8. Ea ekarpen horiei buruzko adibide jakinik deskribatzen duen, esate baterako, artearen, kulturaren, filosofiaren eta hizkuntzaren arlokoak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.