Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Natur inguruneak
Hasi aurretik
Afrika
Afrikan etxalde bat nuen, Ngong mendien magalean. Ekuatoreak lur garai haiek gurutzatzen zituen. Egunean zehar Eguzkitik hurbil sentitzen ginen, oso altu. Goizeko lehen orduak eta arratsaldeak oso lasaiak ziren eta gauak hotzak. Kokapen geografikoari eta garaierari esker, munduko paisaiarik ederrenetakoa zen. Ez zen ez sarriegia ez oparoegia ere; Afrika zen, kontinente baten esentzia sakon eta leuna. Koloreak lehorrak eta erreak ziren, zeramikaren koloreak bezalakoak. Zuhaitzek hostotza argia eta hauskorra zuten, eta Europako zuhaitzen aldean bestelako egitura zuten. Han-hemenka akazia biluztu eta okerrak irteten ziren, zelai handien belar artean. Ngong mendietan, bufalo, altze afrikarrak eta errinozeroa bizi ziren. Bertako bizilagun zaharrenek garai batean elefanteak ere bazeudela zioten. Gure etxaldean kafea ereiten genuen. Sei mila akre lur genituen eta, beraz, kafe soroaz gain, lur asko genuen sobera. Etxaldearen zati bat basoa zen, eta mila akre inguru, partzuergorako erabiltzen ziren; lur horiei shamba esaten zieten. Partzuerrak bertako herritarrak ziren eta, familiekin batera, gizon zuri baten etxaldean zenbait akre lantzen zituzten, baina horren truke, urtean hainbat egunez harentzat lan egin behar izaten zuten. Isak Dinesen. Out of Africa (Afrikatik urrun) Erantzun zure koadernoan
|