Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erroma
Atala: Monarkiatik Inperiora: erregeetatik enperadoreetara
Erromaren jatorria
Erromatar lurraldea
Erroma, Italiako penintsularen erdian dago, Lazio eskualdean, hain zuzen ere. Tiber ibaiaren ertzeko muino batzuen gainean kokatutako herria, enklabe paregabe bihurtu zen, iparraldearen eta hegoaldearen arteko pasabide natural izateak merkataritza kontrolatzeko aukera eman baitzion. Horrek eskualdearen hazkunde demografikoa eta ekonomikoa bultzatu zituen, baita instituzio batzuen inguruan bildutako elkarteetan biztanle ugari pilatzea ere.
Kapitolioko otso emea
Baina, herrixka haiek bildu eta herria osatu zutenak, etruskoak izan ziren, eskualde hura menpean hartu zutenean, hain zuzen. Barne-antolamendu sendoa ezarri zuten herrian, funtsezkoa izan zena ondoren izan zuen hedapenean.
Hiri etruskoa
Fresko etruskoa Tarkinian
Bere fundazioaren ostean, monarkia ezarri zen Erroman, eta bertako lehen erregea Romulo izan zen; baina berrehun eta berrogeita hamar urtetan zehar, Erroma, iparraldekoen eta hegoaldekoen menpe egon zen. Geroago, Erroma hiri-estatu bihurtu zen. Errege-erreginek merkatarien eta artisauen jardunbidea bultzatzen zuten eta, ondorioz, aristokraziaren atsekabea eta monarkiaren gainbehera gertatu ziren. 1
Erantzun zure koadernoan
2
Erantzun zure koadernoan
3
Erantzun zure koadernoan Romulo eta Remori buruzko informazioa bilatu eta haiek egindako Erromaren fundazioari buruzko kondaira laburtu. |