Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II

Aurkezpena

Lurra

Unitateak, Lurra, gure planeta, ezagutzen lagunduko digu. Orain,Lurraren osaeran eta beste zenbait fenomenotan sakonduko dugu. Atmosferari esker, bertan izaki bizidunak bizi daitezkeela ikusiko dugu, eta horrekin batera, atmosfera hondatzeak Lurreko bizitza arriskuan jarri duela konturatuko gara.

Lurraren osaeran, eta beste zenbait fenomenotan, sakonduko dugu. Atmosferari esker, bertan izaki bizidunak bizi daitezkeela ikusiko dugu, eta horrekin batera, atmosfera hondatzeak Lurreko bizitza arriskuan jarri duela konturatuko gara.

Osatu zenetik, Lurraren gainazalak Lurraren barrualdeko agente geologiko, kanpoko agente geologiko eta gizakiaren eraginez aldaketa handiak izan ditu. Gaur ezagutzen dugun kontinenteen eta itsasoen banaketa, eta dituzten erliebe forma ugariak, milioika urteko bilakaeraren emaitza da.

Lurreko klimak eta klimen banaketa ere ikasiko dituzu. Klimen banaketan gune bakoitzeko ezaugarriak ikasiko ditugu, klimaren faktoreak eta hauek dakartzaten ondorioak, hala nola prezipitazioen presentzia handia edo urria. Azkenik, klimogramak egiten eta interpretatzen ikasiko duzu.

Helburu didaktikoak

  1. Lurraren osaketa argi ezagutzea eta ikastea. Dauden geruzak eta ezaugarriak identifikatu.
  2. Emaitzak ikasteko eta aurkezteko irudikapen grafikoa erabiltzea (grafiko zirkularrak).
  3. Erliebe kontinental eta ozeanikoaren osagaiak identifikatzea.
  4. Kontinenteak: erliebe unitate handiak ikastea eta kokatzea.
  5. Ezaugarri klimatikoak eta hauen banaketa Lurrean identifikatzea.
  6. Informazio geografikoa azaltzeko sistema batzuk ezagutzea eta aplikatzea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  1. Lurraren osaketa

    • Lurraren geruzak.
    • Lurreko plakak eta horien banaketa.
    • Kontinenteak eta ozeanoak.
  2. Lurraren erliebea

    • Erliebe kontinentala.
    • Ozeano hondoetako erliebea.
  3. Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak

    • Afrika.
    • Amerika.
    • Antartika.
    • Asia.
    • Europa.
    • Ozeania.
  4. Atmosfera

    • Atmosferaren geruzak.
    • Atmosferaren osaketa.
  5. Klimak eta horien banaketa geografikoa

    • Klima beroak.
    • Klima epelak.
      • Klimak Iberiar penintsulan.
      • Klimak Euskal Herrian.
    • Klima hotzak.

Prozedura edukiak

  • Erliebe-unitate nagusien identifikazioa.
  • Grafiko zirkularrak egitea.
  • Klima mota desberdinak kokatzea.
  • Mapen gainean leku geografikoak bilatu eta kokatzea.
  • Klimograma bat egitea.
  • Klimograma bat interpretatzea.
  • Zenbait iturri erabilita, erliebea, klima eta horren faktoreen (prezipitazioak, tenperatura eta presio atmosferikoa) inguruko informazioa lortzea.
  • Mapa kontzeptualen interpretazioa eta irakurketa.

Jarrera edukiak

  1. Gure planeta, duen osaera, erliebe eta klimak ezagutzeko interesa eta jakin-mina piztu.
  2. Lurralde bateko manifestazio geografikoetan esku hartzen duten faktoreak ezagutzeko eta ikertzeko interesa eta jakin-mina piztu.
  3. Iturriak erabiltzeko orduan, balorazioa, objetibotasuna eta errespetua.
  4. Inguru fisiko kaltegarriagatik, beren garapenean, baldintzatuta eta mugatuta dauden pertsonekiko aitormena eta elkartasuna.
  5. Planteatutako prozedurak praktikatzeko interesa.

Ebaluaziorako irizpideak

  1. Ea kontzeptu mapa batean erliebe kontinental eta ozeaniarraren elementu nagusiak kokatzen dakien.
  2. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen munduko ozeanoak, kontinenteak, eta erliebe-unitate eta ibai nagusiak esferetan, planisferioetan eta mapetan.
  3. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen, hainbat eskalatako mapetan, Euskal Herriko, Iberiar penintsulako eta planetako klima-zonalde nagusiak.
  4. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen klimaren elementuak (tenperatura, prezipitazioak, presio atmosferikoa...), eta Euskal Herriko, Iberiar penintsulako eta munduko klima guztien ezaugarriak zehazteko erabiltzen dituen; baita gizakiaren bizitzaren zein alderdiri eragiten dioten, edo eragin diezaioketen, adierazteko ere.
  5. Ea dakien zein diren klimaren faktoreak (altitudea, latitudea, kontinentaltasuna, erliebea...), eta Euskal Herriko, Espainiako eta planetako klimak azaltzeko erabiltzen dituen.
  6. Ea zenbait lurralderen azaleraren datuak, grafiko zirkular bidez, irudikatzen eta alderatzen dakien
  7. Ea espazio jakin baten klima-ezaugarriak izanda, klimogramak egiten dituen.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.