Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia

Aurkezpena

Gai honetan Antzinako zibilizazio handienetariko bat aztertuko dugu, seguruenez gaur egungo Europan eraginik handiena izan duena: Antzinako Grezia.

Gertaera historikorik garrantzitsuenak ikasteaz gain, han bizi izan zirenen eguneroko bizimoduarekin, haien antolamendu sozialarekin eta haien gobernatzeko erarekin zerikusia duten alderdiak ikasiko ditugu ere. Emakumeen egoera, haien sinesmenak, artea... eta gaur egun, oraindik, gugan duten eragina ere, ezagutuko ditugu.

Bestetik, gaia ikastean, arkitektura analizatzen ikasiko duzu, eta kausazko sareak egin ahal izango dituzu, gertaera historikoen zergatia, hobeto ulertzen lagunduko dizuna.

Helburu Didaktikoak

  1. Antzinako Greziako ezaugarririk garrantzitsuenak identifikatzea; baita izan zuen eboluzioaren etapak ezagutzea ere.
  2. Antzinako Greziako munduaren antolamendu soziopolitikoa deskribatzea, beste zibilizazioekiko antzekotasunak eta politika motarik garrantzitsuenak analizatuz.
  3. Beste zibilizazioetako ezaugarri desberdinak konparatuz, eta antzekotasunak zein desberdintasunak analizatuz, Antzinaroko ezaugarri orokorrak ondorioztatzea.
  4. Testu idatzi historiko eta historiografikoetatik informazioa lortzeko, oinarrizko teknikak erabiltzea; iruzkinak eta laburpenak egin, mapa kontzeptualak eta kausazko sareak osatzea.
  5. Greziako zibilizazioaren zenbait arte adierazpenen ezaugarriak analizatzea: arkitektura, eskultura, zeramika. Horiek aztertzeko, gidoiak erabiliko ditugu. Gozamenerako zein Gizateriaren Ondarearentzako ekarpen bezala baloratuko ditugu.
  6. Gertaera historikorik garrantzitsuenak ardatz kronologikoetan kokatzea. Horien eta ikasitako gainontzeko zibilizazioen gertaerekiko antzekotasunak ezartzea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  • Greziako zibilizazioaren jatorria

    1. Kreta eta Mizenas.
    2. Garai Arkaikoa.
    3. Polis eta koloniak.
  • Garai Klasikoa

    1. Mediar Gerrak. Perikles. Deloseko Elkartea.
    2. Peloponesoko gerrak.
  • Garai Helenistikoa

    1. Alexandro Handia.
    2. Helenismoa.
  • Greziako Bizimodua

    1. Ekonomia.
    2. Eguneroko bizimodua.
    3. Sinesmenak, zientzia eta kultura.
    4. Antolamendu sozial eta politikoa.
  • Artea Antzinako Grezian

    1. Arkitektura.
    2. Eskultura.
    3. Zeramika.
  • Antzinako Greziaren eragina gaur egun

Prozedura edukiak

  1. Aztertutako zibilizazioen bizimoduaren inguruko hipotesiak eta galderak egitea.
  2. Tokiak mapetan kokatzea.
  3. Gertaera historiko zehatzak azalduko dituzten kausazko sareak osatzea.
  4. Hainbat Zibilizaziori dagozkien ezaugarriak konparatzea.
  5. Aztertutako zibilizazioen informazio garrantzitsua duten irudiak analizatuz, informazioa lortzea.
  6. Teknologia berriak erabilita informazioa lortzea.
  7. Hainbat iturritatik informazioa lortzea.
  8. Ardatz eta friso kronologikoak egitea.
  9. Testu historiko errazen iruzkinak egitea.
  10. Gurea ez diren kodeak (Greziako alfabetoa) erabiliz, idatziak osatzea.
  11. Eskulturak analizatzea.
  12. Arkitektura analizatzea.

Jarrera edukiak

  1. Lan artistikoak eta ikasitako zibilizazioaren alderdiak ezagutu, eta begiratzeko interesa.
  2. Iturriak erabili; interpretatzeko orduan, zehaztasuna eta objetibotasuna.
  3. Emakumeek Grezian zuten paperaren, eta giza-egituraren balorazio kritikoa.
  4. Ikasitako zibilizazioen adierazpen kultural eta artistikoekiko balorazioa eta errespetua.
  5. Greziako gizateriak utzitako ondarearekiko errespetua eta balorazioa. Horien defentsaren eta zaintzeko ekintzen aldeko jarrera izatea.

Ebaluazio irizpideak

  1. Ea dakien denbora-epe edo zibilizazio jakin batean izandako zenbait gertaera eta prozesu (sozialak, ekonomikoak, teknologikoak, politiko-militarrak, artistikoak...), friso kronologiko batean irudikatzen, eta haien arteko nolabaiteko lotura azaltzen; eta ea ezagutzen dituen denboran bere horretan irauten dutenak eta aldatu direnak.
  2. Ea friso kronologiko batean Antzinaroko bi zibilizazio edo gizartetan, edo gehiagotan, izandako gertaerak eta prozesuak irudikatzen dituen; eta ea erlaziorik ikusten duen zibilizazio horien artean.
  3. Ea Greziako zibilizazioaren geografia-eremuak mapetan kokatzen dituen; horien zenbait ezaugarri adierazten dituen, eta ezaugarri horiek garapenean izan zuten eragina azaltzen duen.
  4. Ea Greziako zibilizazioaren denbora aldiak ardatz kronologikoetan kokatzen dakien; ea zenbait gertaera historiko garrantzitsu adierazteko gai den, eta ea haien artean izan zitezkeen harremanak zehazten dituen.
  5. Ea zenbait iturritatik —horien artean, lehen mailako dokumentu-iturrietatik— informaziorik biltzen duen Greziako zibilizazioaren ezaugarri nagusiei buruz (eguneroko bizimodua, gizartea, ekonomia, politika...), eta ea deskribatzen dituen eta haien arteko konparaziorik egiten duen.
  6. Ea Greziako zibilizazioaren artelanak ezagutzen dituen; eta ea haien zenbait ezaugarri deskribatzeko, alderatzeko eta utzi diguten arte-ondarea balioesteko gai den.
  7. Ea Greziako zibilizazioak Mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpenez adibide zehatzik deskribatzeko gai den. Ea ekarpen horiei buruzko adibide jakinik deskribatzen duen (esate baterako, artearen, kulturaren, filosofiaren eta hizkuntzaren arlokoak).
  8. Ea Espainiako aztarna greziar jakinik deskribatzeko gai den; orobat, ea Mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpen kulturalak zein diren dakien.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.