Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Grezia
Bukatu aurretikAntzina, greziarrak Egeo Itsasoaren kostaldeko lurretan eta uharteetan bizi ziren. Inguruan mendi ugari zeudenez eta kostaldea oso koskatsua zenez, nabigatzaile onak izan ziren, merkataritza garatu zuten eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean koloniak osatu zituzten. Lehenengo zibilizazio handien arrastoak Kretan eta Mizenasen aurkitu dira. Antzinako Greziaren historia garai hauetan banatzen da: Garai Arkaikoa, polis edo hiriak eta, gero, koloniak sortu ziren garaia; Garai Klasikoa, Atenas nagusitu zen eta polisen arteko gerrak ugaldu ziren; eta Garai Helenistikoa, Alexandro Handiaren konkistei esker, kultura greziarra ezagutzen ziren munduko herrialde askotan zabaldu zena. Gizarte-egitura honakoa zen: eskubideak zituen hiritarren talde txiki bat, hauen emazteak eta seme-alabak, merkataritzan aritzen ziren atzerritarrak (metekoak edo periekoak) eta esklaboak, inolako eskubiderik gabe. Gobernatzeko hainbat modu garatu zituzten eta demokrazia edo “guztien gobernua” asmatu zuten; gaur egun munduko herrialde askotan nagusi dugun sistema da demokrazia. Jainko ugari gurtzen zituzten; hauek gizakiaren ezaugarriak zituzten eta haien ohorez tenpluak eraiki ziren hiru ordenari jarraituz: doriarra, joniarra eta korintiarra. Eskulturan perfekzio bila aritu ziren etengabe. Zeramikazko ontzien dekorazioan ere trebezia handia erakutsi zuten. Filosofoek arrazoia erabiltzen zuten mundua azaltzeko. Ideia zientifiko askotan aurrerapauso handiak eman zituzten, zentzu praktikorik ez eman arren; jakinduria bila aritzen ziren. Mitologian edota eguneroko bizimoduan inspiratutako gaiak landuz tragediak eta komediak antzezten zituzten. Poema epikoak), hala nola Iliada eta Odisea, eta poesia ere idatzi zituzten. Europako gizartean izan duen eragina oso handia izan da eta, ondorioz, europar kulturaren erroak greziarrak direla esan dezakegu. Ideia nagusiak
Mapa kontzeptualaIkasitakoa egiaztatzen dut |