Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak

Antartika

ANTARTIKA

DATU INTERESGARRIAK:

  • Azalera: 13.900.000 km2
  • Biztanleria:Ikerketa-estazioetako langileak (urte sasoiaren arabera 1.000tik 4.000ra bitartean)
  • Herrialdeak:36
  • Hegoburura lehenengo iritsi zena: Roald Amundsen, Norvegiarra (1911/12/11).
  • Izotz-plataforma: Ross plataforma, munduko plataformatik handiena. Frantziaren antzeko hedadura du. Izotzak 60 m-ko zabalera du zenbait puntutan.
  • Punturik altuena: Vinson gailurra (5.140 m).
  • Punturik baxuena: Bentley fosa (itsas mailaren azpitik 2.500 m-ra).
  • Tenperatura minimoa: –89 °C (Vostok).

Antartikara espedizioa

Antartika kontinentea Hegoburuaren inguruan dago. Bertako baldintza klimatikoak muturrekoak dira, beraz, bertan ez da inor bizi. Noizean behin, zientzialari batzuek bertara jotzen dute, ikerketa-estazioetan lan egitera.


Kontinente osoa Hego hemisferioan dago. Forma biribila du eta bere beso bat Hego Amerikaraino luzatzen da.

Vinson gailurra
20

Erantzun zure koadernoan.

  • Antartikako Itunak (1959) dioenez, kontinente hau ez da herrialde batena edo bestearena, baina bertan ikerketa-baseak ezartzea onartuta dago. Informazioa bilatu eta ondorengo galdera hauei erantzun:
  • Zein dira Antartikan ikerketa-estazioak dituzten herrialde nagusiak?
  • Zer ikertzen dute bertan zientzialariek?
  • Antartikan mineral batzuk eta petrolio ugari dago. Ustia daitezke?

Duen erliebea ia ezezaguna da, lurrazalaren % 95 baino gehiago izotzak estaltzen baitu, munduko ur geza guztiaren %90 inguru, kontinente honetan aurkitzen da. Kontinentearen punturik altuena Vinson gailurra da (5.140 m).

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.