Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Natur inguruneak
Atala: Hondamendi naturalak
Hondamendi klimatikoakNatur hondamendien artean hondamendi klimatikoak aipatu behar ditugu. Hondamendi natural horiei giza-jardueren kontrolik gabeko garapenak sortutakoak gehitzen badizkiegu, gizateriarentzako ondorioak ikaragarriak izan daitezke. Natur inguruneak aldatzen dituzten hondamendi klimatikoak hiru dira: lehorteak, euriteak eta zikloi tropikalak. LehorteakLehorteak epe luzean prezipitaziorik ez dagoenean, edo prezipitazio horiek oso urriak direnean gertatzen dira. Klima lehorra eta lehortea desberdindu behar ditugu. Lehorteak euria izaten den tokietan gertatzen dira inguru horietan euririk egiten ez duenean; eta klima lehorra, berez lehorrak diren inguruei dagokie. Lehorteen ondorioz urtegiak hustu egiten dira, akuiferoak lehortu egiten dira eta uztek kalte konponezinak jasaten dituzte. Lehortea hilabete edo urte askotan luza daiteke. Lehortearen larritasuna kalifikatzeko orduan, iraupena, inguruaren hezetasun-maila eta eragindako eremuaren azalera hartuko ditugu kontuan. Lehorteek Lurreko zati handi bat hartzen dute, Afrika, eta kontinente horretan daude lehorte handienak izaten dituzten bi inguruak, Sahel (Sahara, Mauritania eta Txad) eta Afrikako adarra deritzona (Etiopia eta Sudan), bereziki. Toki horietan, klimatikoak ez diren faktoreek larriagotu egiten duten lehortea: lurraren gehiegizko ustiapena eta gertatzen diren borroka politiko eta militarrak.
Afrikako lehortea
Afrikako adarrean lehortea dute oraindik ere, eta lehortearen ondorioz, 20 milioi pertsonatik gora hil daitezke. Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundea (FAO) arduratu da lehorteak eragindako pertsonei laguntzeaz, baina pertsona horien biziraupena ezinezkoa da kanpoko laguntzarik gabe. 16
Erantzun zure koadernoan
Zenbait estatistikaren arabera, lehorte garrantzitsua gertatzen da Estatu Batuetan 22 urtetik behin, gutxi gorabehera. Lehorteak erdi-mendebaldeko estatuei eta belardietako estatuei eragiten die bereziki. Adibide moduan 1933-1935 urteetan gertatutako lehorte izugarria aipa daiteke. Belardien azalera handiek lehortearen ondorioak jasan zituzten urte horietan eta Hautsaren Arroa izena eman zioten inguru horri. Nekazaritzaren gehiegizko ustiapenak eta biztanleriaren gehiegizko hazkundeak lehortearen ondorioak areagotu zituzten eta, gainera, neurriak ez ziren garaiz hartu. 17
Erantzun zure koadernoan
Europan lehorteak Mediterraneoaren kostaldeko herrialdeei eragiten die bereziki. 1992. urtean hainbat inguruk, lehorte larria jasan zuten eta ur-murrizketa handiak izan ziren; ur-murrizketaz gain, Andaluziako eta Gaztelatako bi inguru handietan laborantza aldatu behar izan zuten. Galera ekonomiko handiak ekarri zizkion arazo horrek Espainiako nekazaritza-sektoreari, 1.500 milioi euro inguruko galerak, hain zuzen ere. Euskal Herriak ere izan ditu lehorteak. Azkenekoa XX. mendeko 90eko hamarkadan gertatu zen. 1991. urtean, Gasteiz hornitzen duten Uribarriko (Zadorra) urtegietako ur-erreserbak agortu ziren eta ur-murrizketak ezarri behar izan ziren.
Tabernaren basamortua
EuriteakLurrak eroritako ur guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urek gainezka egiten dute eta ibilguetatik kanpo irteten dira kontrolik gabe. Uholdeen ondorioak era askotarikoak dira: pertsona eta animalia ugari hiltzen dira, kalteak gertatzen dira biztanleriaren ondasun eta jabetzetan, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da (batzuetan erabat suntsituta geratzen dira eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), komunikabideetan eta lan publikoetan kalte handiak gertatzen dira, esate baterako, zubietan, errepideetan, urtegietan etab.
Uhoaldeak
Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzea (hala nola, ibaien ibilgua aldatzea edo eraikinak altxatzea) uholdeen faktore eragilea izan daiteke. Adibide moduan, Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu. Antzina, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibai horretan ibaiertzak altxatzeko eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. Eraikuntza horiek uholdeak eragin zituzten, larriena 1887. urtean hain zuzen ere, milioi bat pertsona baino gehiago hil zirelarik. Zikloi tropikalakBehe presioak dituzten inguruak zikloi tropikalak dira eta abiadura handiz bira egiten duten airez eta lainoz osatutako zurrunbilo indartsuak sortzen dira. Urtaro beroan, itsaso tropikaletan sortzen dira eta lurrazalaren gainean oso azkar mugitzen dira. Zikloiak 500 km-ko diametroa har dezake. Prezipitazio handiak eta haize bortitzak (200 km/h baino gehiagokoak) sortzen dituzte zikloiaren begiaren inguruan. Zikloiak izendatzeko hainbat modu daude, tokiaren arabera: urakanak (Ozeano Bareko hegoaldean eta ipar-ekialdean, Ozeano Atlantikoaren iparraldean, Karibe Itsasoan eta Mexikoko golkoan), tifoiak (Txinako Itsasoan eta Ozeano Bareko mendebaldean), willy-willies (Australian), tanios (Tahitin), baguio edo barujo (Filipinetan) eta zikloiak (Bengalan, Omango Itsasoan eta Indiako Ozeanoan). 18
Erantzun zure koadernoan Munduko mapa batean zikloiek munduko lurralde desberdinetan hartzen dituzten izenak koka itzazu. Urakan terminoaren jatorria maien eta karibeen hizkuntzan aurki dezakegu, horrela deitzen baitzioten ekaitzen jainkoari. Urakanak ozeanoan sortzen dira eta, normalean, ekialdetik mendebalderantz mugitzen dira 20 km/h inguruko abiaduran. Batzuk egun gutxi batzuetan desagertzen dira eta ozeanoetan gelditzen dira; beste batzuek, berriz, hiru eta bost aste artean irauten dute eta kontinente amerikarrean barneratzen dira, uharteak eta kostaldeko eskualdeak suntsituz haize indartsu, eurite eta olatu handiekin. Iparraldeko eremu epeletarantz abiatzen dira gero, eta berehala baretzen dira. 1995. urtetik, gero eta urakan gehiago gertatzen ari diren arren, azken urteetako kalteak txikiagoak izan dira. Azterketa zientifikoen garapenari zor diogu, urakanaren nondik norakoak aurreikusi egiten baitituzte.
Katrina Hurakana
Zikloien antzekoak diren beste fenomeno atmosferiko batzuk ere badaude:tornadoak. Zikloien antzera sortzen dira, baina askoz ere eremu txikiagoa hartzen dute. Haize-zurrunbilo bortitza da tornadoa, eta inbutu-forma izaten du; lurrazalarekin bat egiten du eta zati estuenari (inbutuaren lepoa) tximinia esaten zaio. Tximinia erraz identifika daiteke, gorantz altxatzen duen hautsari esker, ikus baitaiteke. Tximiniaren diametroa 50 eta 500 m artekoa izan daiteke eta abiadura 30 eta 65 km/h artekoa. Tornadoek lurrazalean aurkitzen duten edozein objektu irensten dute. Tornadoen iraupena minutu gutxi batzuetatik hasi eta bi ordu artekoa izan daiteke, eta 30 km. inguru egiten dituzte, baina batzuek 500 km. ere, egin izan dituzte.
Tornado
19
Taldeko ekintza Taldeka, zikloi tropikalen inguruko informazioa bila ezazue eta gertatu diren tokiak, data, eragindako kalteak etab. azalduz horma-irudi bat egin ezazue. Argazkiak jar itzazue. |