Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erroma
Erromatar munduaren krisia eta gainbeheraK.o. III. mendearen erdi aldera, inperioaren gainbehera hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio. Krisi horren arrazoiak aztertzean, historialariek bi arrazoi-mota bereizi izan dituzte: barrukoak eta kanpokoak. Inperioa izugarri hedatu zenez, horri eusteko, ezinbestekoa zen mugak ondo zainduko zituen armada sendo bat eta zerbitzu publikoez eta burokraziaz arduratuko ziren funtzionario ugari izatea. Ordura arte, armada eta aparatu burokratikoa mantentzeko, beharrezko dirua gerrako harrapakinen bidez lortu zen, baina jada konkistatzeko lurrik ez zegoenez, zergak ugaritu egin behar izan ziren. Presio fiskala handitu zenez, herrietako jenderik txiroena ez zegoen batere gustura eta, horregatik, nekazaritza-inguruetara alde egin zuten askok. Bestetik, hiltzen edo gaixotzen ziren esklaboak ordeztuko zituzten esklabo berriak lortzeko aukerarik ere ez zuten, lur berririk konkistatu gabe. Lur-jabe txikiek porrot egin zuten, eta lur-jabe handiek esklaboen artean banatu zituzten lurrak; horrela, nekazari erdi aske bihurtu ziren. Lurralde asko landu gabe gelditu zen eta nekazaritzako ekoizpena murriztu egin zen. Horri, garai hartan izan ziren izurrite handia gehitu behar zaio, eta gainera merkataritzarako bideak ez ziren batere seguruak, eta ondorioz, merkataritza-trukeak ere murriztu egin ziren. 29
Herriak txiroago bihurtu ziren eta bizimoduak okerrera egin zuen arrazoi askorengatik. Taldean, garrantzitsuenak eta garrantzi gutxiagokoak zein izan ziren eztabaidatu. Ikastalde osoari emaitzak azaldu.
“Demagun esklabo bat bere kabuz bizitzen hasten dela landetxe txiki batean. Orain bizi-erregimen hobea izango duenez, horren arraza indartu egingo da. Eman zaizkion lurretan egiten duen lana kalitate hobekoa izango da. Errenta ordaindu behar duenez, produktuen soberakina bere lanaren araberakoa izango da. Gainera, zenbait lan nahitaez egin behar zituen nagusiaren erreserban. Zuen errendimendua ez zen handiegia [baina sailik gabe gelditzeko beldurrez], normala zen esklabo-nekazariak, guztiek aska beretik jaten zutenean baino hobeto egitea bere lana”. —BLOCH, M.—30
BLOCH, M.-ren testu hau irakurri eta erantzun
Inperioa pixkana-pixkana ahultzen zuen krisiak. Errazago gobernatzeko, Diokleziano enperadoreak lau eremutan banatu zuen Inperioa. Aurrerago, K.o. 395. urtean, Teodosiok bitan banatu zuen, eta bi inperio sortu ziren: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroma zuena, eta Ekialdeko Inperioa edo Bizantziokoa, hiriburua Konstantinopla zuena.
Inbasioen mapa
Inperioaren bestaldeko mugetan herri Asiarrak, Godoak eta Germaniarrak zeuden. Erromatarrek guzti hauei barbaroak deitzen zieten.
Barbaroen erresumak europan
Ekialdeko Erromatar Inperioak herri barbaroen erasoei eustea lortu bazuen ere, Mendebaldeko Inperioak porrot egin zuen eta erresuma barbaroen lurralde multzoa osatu zen. 34
Konstantinoplaren inguruko informazioa bila ezazu eta erantzun:
|