Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak
Atala: Mesopotamia

Mesopotamiako bizimodua

Nekazaritza

Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak zerealak ziren, garagarra eta garia batik bat, eta hezetasuna eta karraskariak saihesteko, lurretik altxatuta eraikitako siloetan gordetzen zituzten. Herrietatik gertu zeuden baratzetan fruta-arbolak (batez ere datil-palmondoa eta baita granadondoa, mizpira, arana eta mertxikondoa ere), barazkiak (tipulak, baratxuriak, porruak, uhazak, zerbak, meloiak, kalabazak…) eta landare usaindunak (azafraia, ezkaia…) landatzen ziren. Nekazaritzako teknikak garatu zituzten: ereiteko egurrezko nabardun goldea erabiltzen zuten eta idien indarrez baliatzen ziren; gainera, laborantzarako eta uzta-bilketarako jarraibideak idatziz hartzen zituzten. Produktu horietatik soberakin ugari ateratzen zuten.

Abeltzaintza

Animaliak hazten zituzten, ardiak eta behiak batez ere, eta esneak eta esnekiek nahiz haragiak, artileak eta larruak garrantzi handia zuten ekonomian. Hasiera batean, astoak eta onagroak erabiltzen zituzten nekazaritza-lanetarako eta garraiorako. Geroxeago, zaldiak eta gameluak erabiltzen hasi ziren, zamabere gisa, gerra-gurdiak mugitzeko eta ehizarako. Hegaztiak ere hazi zituzten, eta horien haragiaz eta arrautzez baliatzen ziren. Animaliak zaintzen lan egiten zuten artzainak zeuden, eta baita albaitariak ere. Laborantzako lur gehienak eta animalien talderik handienak tenpluenak eta estatuarenak ziren, baina partikular batzuek ere bazituzten lurrak eta ganadua.

Ehiztariak

Ehiza, landutako lurrak, animalia-taldeak eta pertsonak babesteko, batik bat, egiten zen ehiza baina jantziak eta tresnak egiteko eta larrua eta hezurrak lortzeko ere. Harrapatzen zituzten basabereen artean ohikoenak lehoiak, antilopeak, gazelak, zezen basatiak eta hegaztiak ziren. Arrantzak garrantzi handia izan zuen, bai ibaietakoak eta baita itsasokoak ere.

Mesopotamiako herrietan artisauak gremioetan biltzen ziren. Artisautzak garrantzi handia izan arren, artisauek, nekazariek eta abeltzainek beste edo gutxiago irabazten zuten. Garrantzitsuenak metalak lantzen zituztenak eta urregileak ziren. Horiek bitxiak, estatuak, metalezko ontziak, erremintak… egiten zituzten. Haien atzetik, eltzegileak, harginak... arotzak, margolariak, okinak, garagardogileak, harakinak edota gozogile eta abestien saltzaileak garrantzitsuak ziren ere.

Merkatariak nekazaritzako eta abeltzaintzako soberakinez eta artisautzako produktuez, ehunak, adibidez, baliatzen ziren beste leku batzuetan gauzak eskuratzeko. Trukean harriak, metalak, zura, animaliak, luxuzko produktuak (bolia, lurrinak…) eta esklaboak lortzen zituzten. Guztiak asto eta gameluen karabanetan edo itsasontzietan garraiatzen ziren gero. Merkataritza-kontratuak egiten ziren (zigilu zilindriko pertsonalak erabiltzen zituzten eta inprimatzeko buztin hezearen gainetik pasatzen zituzten); urrea eta zilarra erabiltzen ziren trukerako. Mailegu-sistemak ere bazeuden. Estatuak eta tenplu handiek kontrolatzen zuten merkataritzaren zatirik handiena eta, zenbait produkturen monopolioa izateaz gain, salneurriak zehazten zituzten.

Apaizek, eskribek, medikuek edota musikariek ere garrantzi handia izan zuten.

3

Erantzun zure koadernoan.

  • Zergatik uste duzu artisautzan aritzen zirenak nekazaritzan aritzen zirenak baino atzerago zeudela?
Hiriak

Mesopotamian zura eta harria nahiko baliabide urriak zirenez, hasieran etxeak kanabera eta ihiz egiten ziren. Gero, pezozko etxeak egiten hasi ziren, lastoa edo belarra buztinarekin edo lokatzarekin nahasiz eta eguzkitan lehortutako adreiluz. Etxe horiek oso altzari gutxi edukitzen zituzten barruan.

Gizartea

Etxeak kale estuak zituzten auzoetan pilatzen ziren, tenpluen eta jauregien ondoan. Herrien inguruan harresi garaiak egiten ziren, ateak eta guzti, eta ate horien ondoan merkatariak aritzen ziren; jaiak eta ospakizunak ere hantxe egiten ziren.

Gizartea

Biztanleek lihozko edo artilezko tunika lisdunak janzten zituzten eta, gehienetan, oinutsik ibiltzen ziren. Hotzari aurre egiteko, sorbalda gainean kapa edo mantu moduko batzuk eramaten zituzten eta eguzkitik babesteko, berriz, durbanteak janzten zituzten. Larrua soldaduentzako jantziak egiteko erabiltzen zen. Emakume ezkonduek beloa erabiltzen zuten. Aberatsenek besokoak, idunekoak eta belarritakoak erabiltzen zituzten eta oso gustuko zituzten bitxiak. Metalak eta harribitxiak erabiltzen ziren bitxiak egiteko.

4

Erantzun zure koadernoan.

  • Zure ustez, zergatik erabiltzen zuten pezoa etxeak eraikitzeko?

Garbitasuna etxeko ur-biltegian edo ubide eta erretenetan egiten zuten. Zorrietatik babesteko, ilea ere asko zaintzen zuten. Larruazala olioz igurzten zuten airearen eraginetik eta klima lehorretik zaintzeko. Zerealez egindako opilak, barazkiak, datilak eta ibaiko arrainak ziren jende gehienaren egunerako janaria. Aberatsek, hala ere, egoskariak, gazta, fruitu freskoak eta lehorrak ere jaten zituzten; gainera, garagardoa eta ardoa edaten zuten. Haragia ospakizunetako eta jaietako jakia zen.

Gizarte-harremanak

Aske ziren gizonek, jainkoei otoitz egin ondoren, beren zereginetan murgilduta pasatzen zuten eguna eta, arratsean, tabernetan edo kalean biltzen ziren, hitz egiteko. Garrantzi handia ematen zitzaion adeitsua eta abegitsua izateari. Lanik gogorrenak esklaboek egiten zituzten: kaleak garbitu, alea eho, ura ekarri…


6

Erantzun zure koadernoan.

  • Iturri ikonografikoak analizatzeko prozedura, Uren estela edo estandarte izeneko panelari aplikatu.

    1.Zer da?



    2.Nolakoa da?



    3.Zeri dagokio?



    4.Iturri eta ematen dituen datuen inguruko informazioa bilatu.



    5.Laburpena egin.

Uren estandarte
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.