|
Gaia: Gure planeta II
Atala: Klima
Klima epelak
Tropikoen iparraldera eta hegoaldera daude Klima epelak , Eurasiako eta Ipar Amerikako masa kontinental handietan. Hiru klima mota bereiz ditzakegu: mediterranearra, ozeanikoa eta kontinentala.
Klima epelak
Klima mediterranearra: Neguak nahiko epelak izaten dira eta udak, berriz, beroak eta lehorrak. Prezipitazioak urriak eta irregularrak izaten dira eta urtean ez ditu 800 mm. baino gehiago egiten. Urtaro lehorrean, udan, ez du ia euririk egiten.
Ibaiek ez dute emari handirik eta nahiko irregularrak dira, urtaroen arabera aldatu egiten baitira. Ibai motzak dira eta uhaldi eta agorraldi handiak izaten dituzte. Horrelako ibaien adibide ditugu Ebro, Rodano eta Po ibaiak.
Klima Iberiar Penintsulan
Klima ozeanikoa: Amerikako eta Europako kostaldeko klima da. Tenperaturak nahiko epelak edo freskoak dira, baina ez da aldaketa nabarmenik izaten urtaroen arabera. Euria maiz egiten du eta urtean 900 mm. baino gehiago izaten dira.
Ibaien emaria urte osoan antzekoa izan ohi da, udan apur bat behera egiten badute ere. Ibai ezagunenak Rhin, Sena eta Danubio dira.
-
Klima Euskal Herrian
Klima kontinentala: Kontinenteen barnean ageri da. Neguak hotzak eta luzeak izaten dira eta udak, berriz, beroak. Tenperatura-aldaketa handiak izaten dira eta prezipitazioak, berriz, urtean 600 mm ingurukoak.
Landaredi mota nagusia taiga edo baso boreala. Badaude hosto iraunkorreko zuhaitzak ere, pinuak, izeiak eta urkiak, batik bat.
Faunaren ezaugarri, hartzak, elur-oreinak, altzeak, otsoak etab. dira.
Klima horretako ibai nagusiak Mackenzie, Lena, Volga eta Amur dira.
33
Erantzun zure koadernoan.
Bete ezazu hurrengo taula hau.
|
MEDITERRANEARRA |
OZEANIKOA |
KONTINENTALA |
Tenperaturak |
|
|
|
Prezipitazioak |
|
|
|
Hidrografia |
|
|
|
|