Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia
Atala: Garai Arkaikotik Helenismora

Garai Helenistikoa

Herriek hartzen zuten lurraldearen iparraldera Mazedonia zegoen. Bertako biztanleek atzerritartzat hartzen zituzten heleniarrak, izan ere, grekoaren antzeko hizkuntza batean mintzatzen baziren ere, beren gobernu-modua nahiko desberdina izateaz gain, oso ekonomia-maila oinarrizkoa zuten. Gainera, lurralde horretan ia ez zegoen herririk…

Filipo II.aren erregealdian, greziar kultura ondo ezagutzen zuena, (gaztaroan Tebasen bahituta denboraldi luzea egin baitzuen), armada osatu zen eta erresumaren helenizazioa bultzatu zen. Gainera, Mazedonia polisen arteko eztabaidetan esku hartzen hasi zen eta, azkenean, menpean hartu zituen.

Geroago, bere semeak, Alexandro Handiak, greziar polis batzuen altxamenduak zapaldu eta agintea ezarri ondoren, Asiarako espedizio handi bat antolatu zuen, eta Persiarren aurkako borroketan irabazle atera zen behin baino gehiagotan; inperio hartako lurralde guztiak hartu zituen menpean: Asia Txikia, Siria, Mesopotamia, Egipto eta Persia bera, Indus ibaiaren ertzera iritsi arte.

Alejandro Handiaren inperioa

Alexandro Handia oso gazte zela hil zen, 33 urte zituela, eta haren inperioa, jeneralek banatu zuten; horrela sortu ziren erresuma helenikoak, eta erromatarrek konkistatu zituzten arte, iraun zuten. Garai hartan, merkataritza-bide berriak ireki ziren Asiako ekialdera, zientzia sendo garatu zen, eta greziar kulturako hainbat alderdik (herrigintza, arkitektura, eskultura, antzerkia, poesia, erlijioa…) indar handia izan zuten lurralde haietako herri autoktonoetan; garai horri, helenismo izena eman zitzaion.


9

Erantzun zure koadernoan.

  • Alexandro Handiaren inperiokoak izan ziren gaur egungo herrialdeak aipa itzazu. Zer nolako ondorio kultural eta ekonomikoak izan zituzten konkista horiek?
11

Erantzun zure koadernoan.

  • Mesopotamia, Egipto eta Greziari buruzko ardatz kronologikoei arretaz begiratu. Zein dira hiru zibilizazio horiek elkartzen dituzten gertaera historikorik garrantzitsuenak?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.