Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren irudikapena: mapak eta irudiak

Proiekzioak

Munduko bola

Aspaldidanik, gizakiak Lurra edo Lurreko zatiren bat irudikatzeko beharra izan du: bideak eta ibilbideak seinalatzeko, lurraldeen mugak adierazteko, lurraldeen ezaugarriak deskribatzeko... Lurra ia esfera bat dela kontuan izanda, irudikatzeko modurik egokiena beste esfera bat erabiltzea da: munduko bola. Baina gainazaleko xehetasunak irudikatu nahi baditugu, bola horiek ikaragarri handiak izan beharko lukete eta ezinezkoa litzateke gainazal osoa batera ikustea eta, gainera, ezingo lirateke toki batetik bestera eraman....

Munduko mapa

Hasiera batean gizateriak ez zekien Lurrak zein forma zuen eta, horregatik, egiten ziren irudikapenak lauak ziren.


Gaur egun Lurra irudikatzeko modu hori erabiltzen dugu oraindik ere planoetan edo mapetan. Lurrekoa bezalako azalera kurbatua irudikapen lau batean, hau da, mapetan, irudikatu ahal izateko, kartografoek proiekzioak erabiltzen dituzte.

Hauek dira kartografoek gehien erabiltzen dituzten proiekzioak:

  • Proiekzio konikoa: Lurra kono baten barnean sartuta imajinatzen dute, eta proiekzioaren oinarri den puntua konoaren erpina litzateke.
  • Proiekzio laua: Lurretik oso urruti kokatutako puntu batetik egiten du proiekzioa.
  • Proiekzio zilindrikoa: esferako azalerako puntu bakoitza zilindro baten alboko azaleraren gain proiektatzen du eta gero plano baten gainean garatzen da. Distantziak eta kontinenteen formak deformatu egiten dira eta deformazio hori areagotzen joaten da, irudikatutako puntua ekuatoretik urrutiratzen den neurrian. Ezagunenak Mercator eta Petersen proiekzioak dira.
Proiekzio konikoa
Proiekzio laua
Proiekzio zilindrikoa

Egun gehien erabiltzen den proiekzioa XVI. mendeko Mercatoren proiekzio zilindrikoa da; proiekzio horrek ez ditu Hego hemisferioa edo Hirugarren Mundua eta Ipar hemisferioa maila berean balioztatzen. Esate baterako, Ipar hemisferioa goian ageri da beti, Groenlandiak edo Europak Hego Amerikak baino azalera handiagoa dute irudikapenean... Hori dela eta, 1965ean Peters alemaniarrak bere izena daraman proiekzioa asmatu zuen eta, bertan, herrialde bakoitzaren azalera eta irudikatutakoa proportzionalak dira.

Mercatoren proiekzioa
Petersen proiekzioa
16

Erantzun zure koadernoan.

  • Ondoren adierazten diren lurraldeen azalerari buruzko informazioa bilatu eta, Mercator eta Petersen proiekzioetakoekin konparatu:

    - Ipar Amerika eta Hego Amerika.

    - Groenlandia eta Afrika.

    - Europa eta Asia Afrikarekin.

  • Ondorioak atera.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.