Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Paisaiak

Zer da paisaia?

Paisaiak

Paisaia zer den zehaztea ez da batere erraza, nahiko subjektiboa baita. Ingurura begiratzen dugunean ikusten dugun guztia da paisaia. Natura-ingurunearen osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da.

Inguruko paisaiak behatuz eta aztertuz gero, geure burua hobeto ezagutuko dugu. Gure bizimoduaren inguruneaz jabetzea eta nolakoa den jakitea da kontua, eta zergatik den horrelakoa eta ez beste era batekoa. Arbasoen bizimoduaren berri ere emango digu, haien lana gure eguneroko paisaian islatu baita.

Gure inguruko paisaiak aztertuz, gizakiaren eraldatze-gaitasunaz ere jabetuko gara.

Historiaurreko gizarteek ez zuten ia inolako eraginik paisaia naturaletan. Nekazaritza-gizarteetan, ordea, gizakiaren eragina handitu egin zen, eta, gizarte industrialetan eta post-industrialetan, biderkatu. Gaur egun, gizakiak zuzenean eta zeharka eraldatzen ditu paisaiak. Zenbait fenomeno globalen bidez, gizartea zeharka ari da eraldatzen ia jenderik gabeko paisaia naturalak, hala nola, glaziarrak eta itsasoak. Fenomeno horietako bat kutsadura da.

2

Zure koadernoan erantzuteko:

  • Aukera itzazu erabat desberdinak diren bi paisaia (adibidez, hiri bateko kalea eta parke bat, mendi bat eta herri bat, kostaldeko eta barrualdeko paisaia bana…). Toki horiek bisitatu ondoren, osatu beheko taula. Kontuan izan ez dela erraza zenbait sentsazio zehatz-mehatz adieraztea. Horrelakoetan, hobe duzu azalpen abstraktuak ematea.
Zer ikusten duzu? Zer usaintzen duzu? Zer entzuten duzu? Zer sentitzen duzu? Zer ekartzen dizu gogora?

ERLIEBEA:

Mendiak, ibaiak, haranak, lautadak, itsasoa…

KLIMA:

Eguzkia, hodeiak (EGURALDIA), haizea, euria, tenperatura, hezetasuna…

FLORA ETA FAUNA:

animaliak, goroldioa, landareak, belarra, zuhaitzak, onddoak…

GIZA JARDUERAK:

Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, industria, eraikuntza, merkataritza, garraioak…


Erantzun honako galdera hauei:

  • Zer ezaugarri nabarmenduko zenuke paisaia bakoitzean?
  • Ikusmenaz gain, zer erabili duzu paisaia aztertzeko?

Zenbait paisaiatan, naturaren ezaugarriak dira nagusi, eta, beste zenbaitetan, aldiz, gizakiaren eragina. Gizakiak zenbateraino esku hartu duen kontuan izanik, bi eratako paisaiak bereizten dira: naturalak eta eraldatuak.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.