Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Gizarte feudala
Otoitz egiten zutenakErdi Aroaren hasieratik, Europako biztanle gehienak kristauak ziren. Gerrak, izurriak eta goseteak nagusi zirela, babesgabeen kontsolamendu bakarra erlijioa zen. Egoera horretaz eta fededunen ezjakintasunaz baliatuta, Eliza jendearen eguneroko bizimodua moldatzen eta arautzen hasi zen. Alderdi guztiak finkatu zituen: bizitzako unerik garrantzitsuenak (bataioa, ezkontza etab.), jaiegunak, lanorduak, atseden-orduak... Izan ere, gizakien eta izaki gorenaren arteko bitartekaria zen, eta eskariak Jainkoari helarazteko ahalmena zuen. Karitatea, otoitza, ondasunak dohaintzan ematea eta mezetara joatea funtsezko betebeharrak ziren, Jainkoa ez haserretzeko eta paradisuan sartzeko. 12
Erantzun zure koadernoan
Elizaren hierarkizazioa
Horrela, Elizak oso botere handia, pribilegio asko eta ondasun izugarriak lortu zituen. Apaizek ez zuten zertan zorrik ordaindu eta lege jakin batzuk bete. Fededunek emandako ondasunei esker —horrela, zerura joango zirela uste baitzuten—. lur asko bereganatu zituen. Goi-karguek jabetza horiek jaun feudalen antzera kudeatzen zituzten. Askotan, landaguneetako elizetako apaizak jaunak berak aukeratzen zituen, feudoko kolonoen artean. Horrelako apaiz asko ezjakinak ziren, eta sineskeria ugarikoak. Gizarteak bezalaxe, Elizak ere piramide-egitura zuen. Mailarik gorenean Aita Santua zegoen, bigarren mailan, kardinal eta artzapezpiku gutxi batzuk, eta, hirugarrenean, gotzainak (elizbarrutietako buruak). Parrokoek eta apaizek klero sekularra osatzen zuten.
Gure inguruneko Erdi Aroko Monasterioak
Erdi Aroan, bestalde, monasterio eta komentu asko eraiki ziren, eta horietan bizi ziren monje eta mojek Klero erregularrari osatzen zuten. Kristauen batasuna iraunarazteko nahiak eraginda, Elizak fedegabeen kontrako gerrak (gurutzadak) eta heretikoen kontrako ekintzak (Inkisizioaren bidez) abiarazi zituen. Halaber, erromesaldiak ere sustatu zituen, fededunak toki santuetara (Erromara, Jerusalemera, Santiagora...) joan zitezen. |