Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko botere politikoa

Isabelen eta Fernandoren erresumen arteko batasuna (XV. mendea)

Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II.a

XV. mendearen erdialdean, Iberiar penintsulan lau erresuma kristau zeuden: Aragoiko, Nafarroako, Portugaleko eta Gaztelako koroak. Azken hori guztietan handiena eta populatuena zen. Gaztelaren eta Aragoiren batasunaren iturburua Gaztelako Isabelen eta Aragoiko Fernandoren arteko ezkontza (1469) izan zen.


Bata Gaztelako erregina zen, eta bestea Aragoiko errega, baina, ezkondu ondoren, bi koroekin ez zuten osatu erresuma bakarra, bakoitzak bere antolamendu politikoa eta erakundeak izaten jarraitu baitzuen.

Isabel erregina 1504an hil zen, eta bere alaba Joanak, Filipe Ederraren emazteak, hartu zuen tronua. Fernandok Aragoiko erregea izaten jarraitu zuen.

Ekonomia

Gaztela orduko potentziarik handiena zen, industrian eta merkataritzan, eta Aragoi ere ez zebilen urruti. Ekonomiaren oinarriak industria, nekazaritza, ardi-abeltzaintza eta lehengaien esportazioa ziren.

Estatuaren antolamendua

Errege-erregina Katolikoek beren aginpidea indartu eta estatuaren botere guztiak menderatu zituzten. Horretarako, hainbat erakunde eta kargu berri sortu zituzten:

Inkisizio prozesua
  • Ermandade Santua: Guardia zibilaren aitzindari izan zen, eta Europako lehen estatu-polizia. Landaguneetako delituez arduratzen zen.
  • Kontseilua: Letratuek osatzen zuten, eta errege-erreginei gobernu-gaietan laguntzen zieten. Horrela, Gaztelako Kontseilua, Aragoikoa, Ogasunekoa, Indietakoa... izendatu zituzten.
  • Errege-tertzioak izeneko borroka unitateak eratu zituzten, armadaren antolamendua berritu eta nobleen osteak kanporatu ondoren. Armada modernoen aitzindari haiek koroaren mende zeuden.
  • Korrejidore izeneko funtzionarioak errege-erreginen erabakiak udalerrietan betearazteko izendatzen zituzten.
  • Inkisizio Auzitegia, 1478an sortua, heresien kontra borrokatzeko.
  • Ogasunaren erreforma. Ordura arteko erregealdietan, nobleak horrenbeste ondasunez jabetu zirenez, ogasun-sistema aldatu egin zuten, joera hori geldiarazteko.
  • Gorteen indarra eta bilera kopurua murriztu egin ziren.

Lurralde-hedapena

Lurralde-hedapena

Hasieratik, Errege-erregina Katolikoak lurralde gehiago berenganatzen saiatu ziren, ekintza militarren edo diplomaziaren bidez. Horrela, Penintsula osoaz (Portugalez izan ezik) jabetzea eta beren boterea finkatzea lortu zuten.

Errege-erregina Katolikoek, lehenbizi, penintsulako azken estatu musulmana, Granadako erresuma nazaria, konkistatu zuten. 1492an, Granadako erresuma Gaztelako koroari atxiki zioten, eta, 1512an, beste horrenbeste egin zuten Nafarroakoarekin.

Nazioarteko politikan, Errege-erregina Katolikoek hitzarmenak egin zituzten Ingalaterrarekin, Portugalekin eta Inperio Santuarekin, Europan zuten etsai nagusia, Frantzia, isolatuta uzteko. Aragoik Mediterraneoan sortutako Inperioa hedatu egin zuten, 1503an, Napoli konkistatu ondoren.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.