Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Bizimodu hiritarraren susperraldia
Hiribilduen sorreraGoiz Erdi Aroan, hiribildu gehienak feudoetan zeuden, tokian tokiko jaunaren edo gotzainaren esanera. Baina, denboraren poderioz, burguetako biztanleek zenbait askatasun eta eskubide lortu zituzten, jaunek emandako frankizia-gutun edo foruen foruen bidez. Toki batzuetan, aipatutako lorpenak baketsuak izan ziren; beste batzuetan, herri-altxamenduei esker eskuratu zituzten. Bestalde, hiribildu asko erregeek edo jaunek sortu zituzten, populatu gabeko lurraldeak kolonizatzeko edo konkistatu berri zituztenak populatzeko. Jendea erakartzeko, gune berrietako biztanleei baldintza bikainak eskaintzen zizkieten. Horrela, landaguneetako biztanleak miserian bizi zirela, hiriak askatasun-eremu bihurtu ziren.
XIII. mendeko merkataritza ibilbideak
Landaguneetako nekazariek lehengaiak eta elikagaiak saltzen zizkieten hirietako artisauei, eta haien manufakturak erosten zituzten. Teknologia berriak sortu ahala, artisautza-jarduerek bete-betean garatu ziren. Aldi berean, bideak gero eta seguruagoak eta hobeak izateaz gain, banku-jarduerak garatu eta ordainbide berriak (adibidez, truke-letrak) hedatu ziren, eta, horrela, merkataritza are gehiago garatu zen. Feriak antolatzen ere hasi ziren. 24
Erantzun zure koadernoan
|