Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Islama
Tolerantziaren eredua![]() Musulmanen eta musulman ez direnen arteko harremanei dagokienez, islamak errespetu handiz jokatu izan du beti gutxiengoekin. Eskubide guztiak musulmanek baino ez bazituzten ere, lurralde islamiarretan musulman ez zirenak ere bizi zitezkeen, behin-behineko izaeraz edo “babestu” gisa. Ohikoa zen hiri berean arabiarrak, juduak eta kristauak ikustea, eta denen artean mosaiko etniko ikusgarria osatzen zuten. ![]() Elkarte judu eta kristau askok alde ez egitea eta lurralde islamiarretan babestu gisa geratzea erabaki zuten. Zerga jakin bat ordaintzearen truke, beren erlijioari, ohiturei, jabetzei eta gizarte-antolamenduari eusten uzten zieten. Biztanle babestuek ez zuten kargu publikoetan aritzerik, eta bereizgarri bat eraman behar izaten zuten beti soinean. Gainera, gizonezkoek ezin zuten emakume musulmanekin ezkondu. Hala ere, XI. mendearen bukaeratik, gero eta zailagoa izan zen hiru erlijio horien bizikidetza, agintari islamiar batzuen grina politikoen ondorioz, batetik, eta Ekialde Hurbileko gurutzadek eta Iberiar penintsulako birkonkistak piztutako fanatismoaren eraginez, bestetik. Denboraren poderioz, lurralde musulmanetan babestuen kopurua ikaragarri murriztu zen, gehienak islamiar bihurtu baitziren. Babestu batzuek alde egin zuten, ordea. |