Hasiera Contacto Menua Edukia
2š D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko kultura eta artea

Errenazimenduko artea

Errenazimentuko artea Italian sortu zen, XIV. mendean, eta Europa osoan hedatu zen, XVI. mendera arte.

Honako hauek izan ziren ezaugarri nagusiak:

  • Antzinako Greziako eta Erromako artelanen eragina.
  • Hirugarren dimentsioaren (perspektibaren) aurkikuntza.
  • Natura behatzeko eta irudikatzeko interesa.
  • Gai berriak, hala nola, erretratuak eta mitologiako gaiak. Gizon-emakumeak biluzik irudikatzeko joera.
Errenazimenduaren ezaugarriak

Artistek garrantzi handia hartu zuten gizartean, Erdi Aroko anonimatua eta gremioizaera gailendu ondoren. Horrela, adibidez, ez dakigu ia ezer ere Erromako lan-maisuez eta katedral gotikoetako arkitektoez, baina Errenazimentuko artista handiak denok ezagutzen ditugu.

Arteari lotutako alderdi guztiak menderatzen zituzten jenio orojakileak nabarmendu ziren: Leonardo da Vinci, Michelangelo eta Rafael, esate baterako. Eskulturan, pinturan eta arkitekturan teknika berriak urratzen saiatu ziren, eta musika eta poesia lantzen ere bai.

39

Leonardo edo Miguel Angel aipatzean talentu anizdunak zirela esaten dugu, zergatik?

Errenazimentuan, mezenas izeneko babesleak (partikularrak nahiz erakundeak) funtsezkoak izan ziren. Artisten lanak ordaintzen eta sustatzen zituzten. Errenazimentuko artea Italian sortu zen. Bi aro bereizten dira:

  • Quattrocento (XV. mendea). Florentzian garatu zen eta Medici, familiaren babesari edo mezenasgoari esker.
  • Cinquecento (XVI. mendea). Erroma izan zen ardatza, Aita Santua babesle nagusia.
40

Ba al dago gaur egun artearen mezenasik? Eztabaida ezazu zure ikaskideekin.

XVI. mendearen bigarren erdian, Errenazimentua gainbeheran erortzen eta Barrokoa gailentzen hasi zen.

Arkitektura

Errenazimenduko arkitektura

Errenazimentuko arkitekturak profanotasuna izan zuen ezaugarri, arkitektura zibila (jauregiak, hiribilduak…) nagusitu baitzen. Arkitektura zibila, Florentzian sortua, erlijiosoa baino askoz ere garrantzitsuagoa izan zen.

Errenazimentuko estiloaren berezitasunik aipagarrienetako batzuk honako hauek ziren: erdi puntuko arkua, zutabeak, kupula semiesferikoa, kanoi-ganga eta kasetoiak. Guztiak Antzinaroan erabili ziren, batik bat Erromako artean.

Pintura

Perspektiba esku jasoan
Giotto margolariaren lana

Olio-pintura eta freskoak izan ziren nagusi, guztiak ere gizakian oinarrituak. Artistek naturan irudikatzen zuten gizakia. Gorputz perfektuak egiten zituzten. Erlijio-gaiek ez ezik, paisaiek eta mitologia klasikoak ere gero eta garrantzi handiagoa hartu zuten.

Pintoreek perspektiba bilatzen zuten, etengabe, lanei sakontasun-itxura eta errealismo handiagoa emateko. Artista askok perspektibari buruzko ikerketak eta hausnarketak egin zituzten, eta, zientziaren eta arauen bidez, hiru dimentsioko irudiak sortzen ere saiatu ziren, gogotik.

43

Bila ezazu Masaccio, Tintoretto eta Jan van Eycken inguruko informazioa. Egin ezazu bakoitzaren biografiarekin fitxatxo bat.

Quattrocentoko margolana
Cinquecentoko margolana

Pinturak gero eta errealistagoak ziren. Atzealdean, natura azaldu ohi zen, eta giza irudiak biluzik egiten zituzten, gehienetan.

Cinquecento edo XVI. mendea Errenazimentuko pinturaren goreneko unea izan zen. Maisu handiak ordukoak dira, izan ere, eta artistek, mendez mende, eredutzat hartu dituzte.

Eskultura

Errenazimenduko eskultura

Errenazimentuan, egur polikromatuzko tailuen ordez, harrizko (batik bat, marmolezko) eskulturak gailendu ziren. Bestalde, brontzezko eskultura monumentalak berreskuratu zituzten.

Quattrocentoko eskultorerik garrantzitsuena Donatello izan zen. Cinquecento garaian, aldiz, inoiz izan den artistarik paregabeenetakoa sortu zen: Michelangelo Buonarroti, Michelangelo. Orduko beste artista askok bezala, Michelangelok diziplina ugari jorratu zituen, baina bere burua eskultoretzat hartu zuen beti.

Errenazimendua penintsulan

Errenazimendua penintsulan

Arkitekturan gotikoa izan zen nagusi, XV. mende osoan eta XVI.aren hasieran. Italiako arkitektura-ereduei jarraituz, bi estilo bereizgarri garatu ziren, Penintsulan: arte platereskoa (Gotikoko eta Errenazimentuko elementuen nahasketa, apaingarri ugarikoa) eta estilo herreriarra (inolako apaingarririk gabekoa, marra geometrikoetan oinarritua).

Eskulturan, Europako gainerako herrialdeetan ez bezalako lanak egin ziren. Italian eta Europako beste lurraldeetan, marmolezko eta brontzezko eskulturak ziren nagusi; Espainian, aldiz, zur polikromatuzko tailu ederrak.

Pintorerik garrantzitsuena Greco (greziarra) izan zen. Grecoren lanen ezaugarririk aipagarriena irudien espiritualtasuna da.

Euskal Herrian, XVI. mendean, Italiako Errenazimentuko formak hedatu ziren, bi alditan zehar. Hasieran (Karlos I.aren erregealdian), Italiako formei eman zitzaien sarbidea, baina, gero (Filipe II.aren erregealdian), bertako eredu bereizgarria sortu eta garatu zen.

Errenazimendua Euskal Herrian
Grekoren lana
Egurrezko taila

45

Hona hemen Mendieta margolariaren “Ezkontza Begoņan” lana. Atera ezazu bertatik, garai eta gaiaren inguruko informazioa

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.