Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak
Berezko mugimenduak

Jaiotza eta heriotza-tasak
Berezko biztanleria-mugimenduen bidez, herrialde jakin bateko jaiotza eta heriotzen hazkundeak edo murrizketak biztanle kopuruan nolako eragina izan duen jakiten da. Funtsezko datuak jaiotza- eta heriotza-tasak dira, eta, emaitzaren arabera, berezko hazkundea edo hazkunde begetatiboa ezagutuko dugu.
Jaiotza-tasa heriotzena baino handiagoa denean, berezko hazkundea gertatzen da.