Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren bilakaera historian zehar

Biztanleriaren bilakaera historian zehar

Munduko biztanleria trantsizio-garaian handitu zen gehien. Gaur egun, nahiz eta herrialde garatuetako biztanleriaren hazkundea ia hutsaren parekoa izan, munduko kopuru orokorra handitzen ari da, herrialde azpigaratuak trantsizio-prozesuan daudelako, hau da, heriotza-tasa txikiak eta jaiotza-tasa handiak dituztelako. Dena den, jaiotza-tasak murrizten hasi dira jadanik. Beraz, herrialde azpigaratuek zikloa bukatu arte, munduko biztanle kopuruak hazten jarraituko du.

Biztanleriak historian zehar izandako bilakaeraren abiadura eta gaur egungoarena ez datoz bat, inondik inora.

Biztanleriaren bilakaera

Aipatutako bilakaeran, bi aldi bereizi behar dira:

Batetik, Neolitikoan, biztanle kopurua izugarri handitu zen, nagusitutako aldaketa ugarien eraginez. Gure Aroaren hasieran, hirurehun milioi biztanle zeuden munduan.

Biztanleriaren bilakaera

Gerora, biztanle kopuruak bere horretan iraun zuen lehenbizi, eta hazi egin zen gero. Dena den, gorabehera ugari izan zituen, natura-hondamendien eta hainbat eratako sarraskien (uzta txarren, gerren, goseteen...) eraginez.


12

Zure koadernoan erantzuteko

  • Adieraz ezazu zergatik handitu zen biztanle kopurua Neolitikoan.

Bestetik, biztanle kopuruaren bigarren gorakadarik handiena Industria Iraultzaren garaian egokitu zen, ordura arte demografia-hazkundea txikia baitzen, heriotza-tasa eta jaiotza-tasa handien ondorioz.

Industria-iraultza

Industria Iraultzan, joera errotik eraldatu eta demografia izugarri handitu zen. 1800etik 1900era bitartean, biztanle kopurua bikoiztu egin zen, eta hurrengo mendean hirukoiztu. Gaur egun, 6.200 milioi biztanle daude munduan.

Industria Iraultzaren garaian, industrian eta gainerako ekonomia-alorretan lortutako hobekuntza teknikoei esker, ekonomia-baliabideak ugaritu egin ziren. Gainera, medikuntza- eta osasun-arloko ikerkuntzen ondorioz, zenbait gaixotasun sendatzea eta haurren heriotza kopuruak murriztea lortu zuten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.