Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Hasi baino lehen![]() Eliza-ordenak gorputz bakarra osatzen du. Gizartea, aldiz, hiru ordenatan dago banaturik. Aipatutakoez gain, legeak beste bi izate aitortzen ditu: noblezia eta jopuak. Legeak, noski, ez dira berberak bi talde horientzat. Nobleak gerrariak dira, Elizaren babesleak. Herri osoa defendatzen dute, handiak eta txikiak, eta, bide batez, beren burua babesten dute. Bigarren taldea jopuek osatzen dute. Zorigaiztoko arraza horrek ez du deus ere, sufrimendurik gabe. Denak hornitzen dituzte, elikagaiz eta arropaz. Gizon libreek ezingo lukete moldatu, jopuen laguntzarik gabe. Jainkoaren hiria bakarra dela diote, baina ez da horrela, hirukoitza baita. Batzuek otoitz egiten dute, beste batzuek borrokatu, eta gainerakoak lanean aritzen dira. Hiru ordenak elkarrekin bizi dira, eta ez dira inoiz banatuko. Elkarren beharra dute, eta lagundu egiten diote elkarri. Ordena bakoitzak besteen zerbitzuei esker egiten du aurrera. Lege horrek indarrean dirauen bitartean, munduan bakea izan da nagusi. Adalberon de Laon (Gotzaina) "Carmen ad Robertum regem francorum" (a.998).) 1
Erantzun zure koadernoan.
|