Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Zer da Erdi Aroa?

Ikerketen iturriak

Beste inoiz ikasiko zenuenez, historian hainbat etapa luze bereizten dira, errazago aztertu ahal izateko. Orokorrean, garai bakoitzaren hasiera eta bukaera gizarte-aldaketa sakonak eragin zituzten gertaerekin bat datoz.

Kronologiaren ikuspegitik, Erdi Aroa terminoa Cristobal Keller-ek finkatu zuen, XVII. mendean. Egile horren arabera, Erdi Aroa Konstantino Handia (IV. mendea) enperadorearen agintaldiaren eta Konstantinoplaren erorketaren (XV. mendea) arteko aldia izan zen.

Gaur egun, trantsizio-garaia ere izan zela onartzen da (IV. mendetik VII.era), eta, horrela, Erdi Aroan hiru etapa nagusi bereziten dira:

2

Zure koadernoan erantzuteko.

  • Zenbat urte iraun zuen Erdi Aroak?

  • Zer garai egokitu zen beranduago: Goiz Erdi Aroa ala Tarteko Erdi Aroa?

Erdi Aroko egoera

Erdi Aroari buruzko jarrera aldatu egin da, denboraren poderioz. Garai batzuetan, goraipatu egin ohi zen, baina, beste batzuetan, basakeriaren, ustelkeriaren, gainbeheraren eta kultura-pobreziaren parekotzat jo izan da. Gaur egun ere, ohikoa da komunikabideetan “Erdi Arokoa” esamoldea erabiltzea intolerantzia-, pobrezia- eta gerra-egoerak deskribatzeko. Dena den, Europako kultura-ezaugarririk bereizgarrienetako batzuk (hala nola, europar gehienek erabiltzen dituzten hizkuntzak) Erdi Aroko mendeetan sortu ziren.

Erdi Aroa aztertzeko iturriak

  • Dokumentuak: testamentuak, kontratuak, itunak, hitzarmenak… Iturri inpartzialak eta nahiko ziurrak dira.
  • Estatistikoak: su-liburuak, kontu-liburuak, soldaten zerrendak, etab.
  • Narratiboak: garai hartako literatura- edo historia-lanak dira (gesta-kantak, kronikak, kondairak, autobiografiak…). Ez dira objektiboak, baina azterketa kritikoaren bidez, oso informazio garrantzitsua lor daiteke.
  • Arkeologikoak: Erdi Aroko bizimoduaren aztarna materialak, hala nola monumentuak, eraikinak, altzariak, txanponak, jantziak eta arte-lanak.



Gasteizko Andra Mariren katedrala
3

Zure koadernoan erantzuteko

  • Bila ezazu hiztegian su hitzaren esanahiak. Zer dira su-liburuak, zure ustez?
  • Bilatu gesta-kantei buruzko informazioa. Aipa ezazu Erdi Aroari buruzko informazio garrantzitsua ematen duen literatura-lan baten izenburua.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.