Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera

Aurkezpena

Gai honetan, Aro Modernoaren abiapuntua aztertu eta XV., XVI. eta XVII. mendeetako gertakariei buruzko gogoeta egingo dugu.

XIV. mendeko gerra, izurri, uzta txar eta goseteen ondoren, XV. mendetik aurrera, merkataritza eta industria garatu eta landa-ekonomia eta bizimodu hiritarra suspertu ziren, Europa osoan.

Geografia-aurkikuntza handien nondik norakoak aztertu eta Estatu handiak nola sortu ziren ikasiko dugu.

Zenbait pertsonalitateren (errege, zientzialari, filosofo, artisten…) garrantziari buruzko hausnarketa egingo dugu, Aro Modernoko gizarte-aldaketen eragileak izan baitziren.

Azkenik, XVII. mendeko krisiaren xehetasunak ikertuko ditugu. Izan ere, Espainiak munduko lehen potentzia izateari utzi zion, eta Frantziak eta Ingalaterrak ordeztu zuten.

Helburu didaktikoak

  • Errege-erregina Katolikoen monarkiaren sorrera-prozesua, lurralde-hedapena eta kanpo- eta barne-politikak ezagutzea.
  • Erreforma protestantearen ibilbidea eta arrazoiak ulertzea, eta Kontrarreforma katolikoaren ezaugarriak bereiztea.
  • XV. eta XVI. mendeetako itsas espedizio handien zergatiak eta ondorioak ezagutzea.
  • Karlos I.aren eta bere seme Filipe II.aren inperioen ezaugarri nagusiak zehaztea.
  • XVI. mendetik XVII.era bitartean, Espainiar Inperioak zer ekonomia-oinarri nagusi izan zituen jakitea.
  • Espainiar Inperioak XVI. eta XVII. mendeen bitartean izandako gainbeheraren arrazoiak ulertzea.
  • Errege-boterearen (absolutismoaren) finkapenak politika-alorrean eragin zuen aldaketa-prozesuaren xehetasunak ulertzea.
  • Foru-erregimenaren berezitasunak ezagutzea.
  • Errenazimentuko arte- eta kultura-ezaugarri nagusiak bereiztea.
  • Arte barrokoaren arte- eta kultura-ezaugarri nagusiak bereiztea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

Zer da Aro Modernoa?

  • Monarkia Aro Modernoan
  • Aurkikuntza kolonialak
  • Erlijio-gatazkak

Kolonizazioaren ezaugarriak eta ondorioak

Botere politikoa:

  • Errege-erregina Katolikoak
  • Habsburgotarrak
  • Borboitarrak

Aro Modernoko gizartea

Euskal Lurraldeen egoera:

  • Foruak

Aro Modernoko artea eta kultura:

  • Errenazimentua
  • Barrokoa

Prozedura Edukiak

  • Aro Modernoko aldaketa-prozesuei buruzko galderak egitea.
  • Mapak interpretatzea eta iruzkinak egitea.
  • Lortutako informaziotik abiatuz, laburpenak egitea.
  • Mapetan, tokiak bilatzea eta kokatzea.
  • Mapa kontzeptualak interpretatzea eta irakurtzea.
  • Informazioa antolatzea, eskemak eta mapa kontzeptualak eginez.
  • Informazio garrantzitsua lortzea, hainbat iturritan oinarrituz: argazkietan, testu historiko eta historiografikoetan, mapa historikoetan...
  • Historiako zenbait garaitako ezaugarriak alderatzea.
  • Informazioa lortzea, teknologia berriak erabiliz.
  • Testu historiko errazen iruzkinak egitea.
  • Artelanak aztertzea.

Jarrera edukiak

  • Gure gizartearen eta iraganekoen arteko loturak ezagutzeko gogoa piztea.
  • Iturriak zehaztasunez eta objektibotasunez erabiltzea eta interpretatzea.
  • Historia- eta arte-ondarearen aberastasuna eta aniztasuna balioestea eta errespetatzea, eta babestearen eta iraunaraztearen aldeko jarrera hartzea.
  • Gizateriak eskubide eta askatasun kolektibo eta indibidualen alorrean eman dituen aurrerapausoei buruzko gogoeta egitea.
  • Iraganeko gizarte eta gizakienganako enpatia- eta elkartasun-jarrerak sustatzea, batik bat emakumeei eta behe mailetako biztanleei dagokienez.

Ebaluaziorako irizpideak

  • Aro Modernoko ekonomia-bilakaeraren, gizarte-antolamenduaren eta ideologia- eta erlijio-krisiaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu.
  • Amerikako eta beste lurralde batzuetako aurkikuntza eta kolonizazioei buruzko mapa historikoak interpretatzen ditu. Zabalkuntza-prozesu horren arrazoi eta ondorio ekonomiko eta politikoak aztertzen eta egungo zenbait egoerarekin lotzen ditu.
  • Estatu modernoak sortzeko prozesuaren une erabakigarriak bereizten ditu. Espainiar monarkiaren eta inperio kolonialaren xehetasun nagusiak ezagutzen eta Euskal Herriarekiko loturak finkatzen ditu.
  • Euskal Herrian Aro Modernoan izandako gertakari historiko nagusiak ezagutzen eta deskribatzen ditu. Euskal Herriko politika-antolamenduaren eta foruen funtsezko xehetasunak bereizten eta azaltzen ditu.
  • Espainiar monarkiak Aro Modernoan egindako ekintzei eta izandako bilakaerari buruzko kronologia-ardatzak eta -taulak egiten ditu, eta horien guztien eta garai bereko Europako beste zenbait gertakariren arteko loturak finkatzen ditu.
  • Aro Modernoko arte-estilo nagusien oinarrizko iturburu nagusiak bereizten ditu, eta badaki noiz sortu zen horietako bakoitza.
  • Arte-alorreko iturrien aberastasun dokumentala eta historikoa balioesten du, eta badaki zaindu eta iraunarazi egin behar direla.
  • Historiako zenbait gertakariren edo egoeraren zergatiak eta ondorioak bereizten ditu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.