Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Hasi baino lehen![]() Gure kontakizuna (…) [Ingalaterrako] Rikardo I.a erregearen garaian, gatibualdi luzearen ostean erregetza berreskuratu zuenean, kokatu behar dugu. Mendekoek zapalkuntza ikaragarria jasaten zuten, eta erregea lehenbailehen itzultzea nahi zuten. Nobleek gero eta botere handiagoa zuten (…), gazteluak gotorleku bihurtu zituzten, zerbitzari eta basailu ugari zituzten, baina botere gehiago lortzen eta tronua eskuratzen saiatzen ziren, etengabe. Behe-nobleziaren eta burgesen egoera [oso] larria zen. Gehienek babesa eskatzen zioten inguruetako sasi erregeren bati, eta, trukean, zenbait betebehar feudal onartu, ezarritako hitzarmen edo aliantzak errespetatu eta haien ekimenak bultzatu behar izaten zituzten, lasaixeago bizi nahi bazuten, behinik behin. Hala ere, independentzia galtzen zuten (…), eta babesten zituen aristokrata boteretsuaren handinahikeriak eragindako espedizioetan parte hartu behar izaten zuten. Botere txikiagoko ingurukoren batek jaunaren agintea gutxiesten bazuen, jazarri egiten zuten, eta menderatu arte erasotzen zioten. (…) Hamar bat gizon ziren; aurrean zihoazen biek izen handiko zaldunak ziruditen. Horietako baten maila eta izaera asmatzea ez zen zaila: goi-kleroko erlijiosoa zen, zistertar ordenako abitua baitzeraman (…). Elizako goi-agintariaren kidea gizon (…) argala, indartsua, altua eta kementsua zen (…). Mantuaren koloreak lau ordena monastikoetakoa ez zela adierazten zuen (…). Haren zaldi dotorea ezkutari batek zeraman. Zelaren alde batean guda-aizkora zuen (…), eta bestean luma-apaingarria eta sare-mailazko kotadun kasketa. Bi ezpata astun zeramatzan aldean, orduko zaldunen ohiturari jarraituz, esku biekin heldu beharreko horietakoak... Walter Scott. Ivanhoe 1
Zure koadernoan erantzuteko
|