Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko kultura eta artea
Arte barrokoa
Barrokoa Mendebaldeko kulturaren historiako aro bat da. 1660. urtean hasi eta XVIII. mendearen erdian bukatu zen.
Barrokoaren helburua konbentzitzea zen. Ildo horretan, artistek herria hezten eta Jainkoarengana eramaten lagundu behar zutela aldarrikatu zuen Trentoko Kontzilioak. Eta artearen helburuak ere finkatu zituen: zentzumenak piztea eta espiritua ukitzea.
Barrokoaren ezaugarri orokorretako batzuk honako hauek dira: mugimendua, energia, tentsioa eta, eskultura- eta arkitektura-lanetan, argien eta itzalen arteko kontraste biziak. Estasiei, martiriei eta agerraldi mirarizkoei espiritualtasuna darie.
Artistak barne-sentimenduak, pasioak eta izaerak erakusten saiatu ziren, eta horiek guztiak ezin hobeto islatu zituzten pertsonaien aurpegietan, besteak beste. Errealismoa sustatu zuten, gauzak ziren bezala irudikatzeko grinaren ondorioz. Horregatik, ezaugarri itsusi edo ezatseginak ere islatzen zituzten.

Eskultura barrokoaren ezaugarriak

Arkitektura barrokoaren ezaugarriak

Pintura barrokoaren ezaugarriak