Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak

Berezko hazkundea edo begetatiboa eta hazkunde erreala

Biztanleriaren berezko hazkundeak edo hazkunde begetatiboak toki jakin batean urtebetean izandako jaiotza eta heriotza kopuruen arteko aldea adierazten du, ehunekoen bidez, oro har.

Jaiotakoen kopurua hildakoena baino handiagoa bada, hazkundea positiboa izango da; heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa bada, berriz, negatiboa. Kopuru biak bat datozenean, hazkundea 0 izan dela esaten da.

Jaiotza- eta heriotza-tasak mila biztanleko kalkulatzen dira (%0), eta berezko hazkunde-tasa, aldiz, ehun biztanleko (%).

Espainiako biztanleriaren bilakaera (1797-2004)

Berezko hazkundeari immigrazioa gehitzen eta emigrazioa kentzen badiogu (migrazio-saldoa), hazkunde erreala (positiboa zein negatiboa) ezagutuko dugu.

Espainiako estatuan, hazkunde begetatiboa % 0,6 ingurukoa izan da. 60ko hamarkadan zehar, % 1,2koa izan zen (baby boom), baina gaur egun ia hutsaren parekoa da (% 0,1ekoa).

Demografia-tasak ezagutzeko eta mapa eta grafikoak ikusteko, sar zaitez helbide honetan:

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.