Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Feudoa. Gune sozio-ekonomikoa

Feudoa. Gune sozio-ekonomikoa

Jaunek basailu nobleei feudoak ematen zizkien, sari gisa. Oro har, feudoak lur-azalera handiak ziren, eta jaun nobleak lurren jabetza eta jurisdikzioa (gobernatzeko ahalmena) bereganatzen zituen. Zentzu horretan, feudoei jaurerri ere dei dakieke.

Feudoko ardatz nagusia jaunaren gaztelua edo dorretxea zen. Nekazari gehienak jaunaren jopuak ziren, eta inguruko herrixkan bizi ziren. Beste zerbitzari batzuk gazteluan bertan bizi ziren, eta hantxe egiten zuten lan. Jaunak bere herrixkan eta gazteluan era guztietako lanbideak egotea nahi izaten zuen: errementariak, arotzak, errotariak... Feudoak ekoizpengune autosufizienteak ziren, beraz.

Feudo bakoitzean, lursail edo ustiategi txiki asko zeuden, eta adin guztietako nekazariek lantzen zituzten. Gizonak goldaketan aritzen ziren, eta emakumeak belarra mozten, josten eta etxeko lanak egiten. Bizpahiru urteko txandakatze-sistema (lugorria) erabiltzen zuten, lurrei eraberritzen uzteko.

Nekazariek era guztietako zergak ordaintzen zizkioten jaunari: lursailen truke, jaunaren monopolioak (errota, dolarea, sutegia...) eta herri-basoak erabiltzeagatik, jaurerrian justizia administratzeagatik eta beste hainbat jauntza-eskubidegatik. Horiei guztiei Elizari eman beharreko hamarrena gehitzen zitzaien.

19

Erantzun zure koadernoan

  • Zergatik ziren monopolioak jaurerriko zerbitzu batzuk, labea eta errota adibidez?

  • Idatzi hiru esaldi buruaski hitza erabiliz. Zergatik nahi zuten jaunek beren feudoetan behar zuten guztia eduki?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.