Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Zer da Aro Modernoa?

Sarrera

Aro Modernoa XV. mendearen erdialdean hasi eta XVIII. mendearen amaieran bukatu zen. Hiru data jo ohi dira abiapuntutzat: turkiarrek Konstantinopla mendean hartu (1453) zuten urtea, Amerikaren aurkikuntzarena (1492), eta Erreforma protestantearena (1517). Bukaera, berriz, Frantziako Iraultzak (1789) eman zion. Guztiak ere gutxi gorabeherako datak dira, noski, historiako garaiak ez baitira hasten edo bukatzen bat-batean, gutxika baizik.

Gizarte-ezaugarririk aipagarriena aristokraziaren botere-galera etengabea izan zen, burgesiak gero eta garrantzi handiagoa hartu baitzuen, monarkiarekin bat eginik. Botere militarra areagotzeaz gain, diplomazia sortu eta finkatu zuten.

Geografia-aurkikuntzei eta berrikuntza teknikoei esker, munduari buruzko ikuspegia errotik aldatu zen Europan.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.