Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak

Bukatu aurretik

Ideia nagusiak

  1. Biztanle kopurua zenbatzeko, demografia-iturriak erabiltzen dira. Biztanleriaren berezko mugimenduen berri izateko, bi indize erabiltzen dira: jaiotza-tasa eta heriotza-tasa. Europan, jaiotza-tasak behera egin du. Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa Europar Batasuneko txikienetakoa da.
  2. Jaiotza-tasak, heriotza-tasak eta bizi-itxaropenak zuzeneko lotura dute herrialdeen garapen mailarekin. Gaur egun, herrialde garatuetako biztanleria-hazkundea ia hutsaren parekoa da. Munduko biztanle kopurua handitzen ari da, ordea, herrialde azpigaratuetako jaiotza-tasa handien ondorioz.
  3. Biztanleria-dentsitateak biztanle kopuruaren eta tokian tokiko azaleraren arteko lotura adierazten du. Ez da berdina planetako toki guztietan, hainbat arrazoi fisiko eta giza arrazoi direla eta. Espainiako estatuan, ia biztanleriaren erdia zazpi lurraldetan bizi da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria-dentsitatea Estatuko batez bestekoa baino askoz ere handiagoa da.
  4. Biztanleriaren adinean eta sexuan oinarritutako sailkapenari demografia-egitura deritzo; lan-jardueren araberako sailkapenari, berriz, lan-egitura.
  5. Migrazio-mugimenduek oso eragin handia izaten dute biztanle kopuruaren gorakadan edo beherakadan. Migrazio-fluxuei erreparatuz gero, biztanle gehien hartzen dituzten eremuak AEB eta Europar Batasuna direla egiaztatuko dugu.
  6. 1980tik 1990ra bitartean, Espainia herrialde emigratzailea izan zen. Gaur egun, aldiz, gune erakargarria da, kanpoko herrialdeetako etorkinak hartzen ditu. 2005ean, EAEko demografia-hazkundearen % 98ren iturburua immigrazioa izan zen.
  7. Etorkinak hartzen dituzten herrialdeek immigrazioa kontrolatzeko politikak ezarri dituzte, neurriz kanpoko sarrerak galarazteko. Etorkinen kontrako jarrera areagotu egiten da krisialdietan, bertako biztanleen lehiakidetzat hartzen dituztelako.
  8. Biztanleriaren hazkundearen ondorioz, elikagai-baliabide gehiago behar dira orain. Ildo horretan, ezinbestekoa da politika demografikoak eta baliabideak egoki kudeatzea, herrialdeen arteko berdintasun-irizpideak oinarri hartuta. Gaur egun, munduko biztanleriaren % 20k baliabideen % 80 kontsumitzen du.

Mapa kontzeptuala

Ikasitakoa egiaztatzen dut





Gehiago jakiteko

Artikulu interesgarriak

Bitxikeriak

Liburu gomendatuak

  • Ondoko lehen mendea

    Protagonistak, entomologoa, eta bere kidea Clarence kazetariak, hartzen duten gizonen ondorengoak gizonezkoak soilik izatea eragiten duten substantzia bat existitzen dela...

Film gomendatuak

  • Z.P.G

    XXI. mendean gehiegizko biztanleriak munduko gobernuek ondorengo 30 urteotan umerik izatea debekatzen duen ediktua...

Interneteko esteka gomendatuak

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.