Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko botere politikoa

Europako monarkiak

Espainiaren gainbehera eta Europan hegemonia edo nagusitasuna lortzeko borrokak izan ziren XVIII. mendeko ezaugarriak. Ekonomiaren ardatza jadanik ez zen Mediterraneoa, Atlantikoa baizik, eta, batik bat, potentzia kolonial berriak: Ingalaterra eta Herbehereak.

Holanda eta Ingalaterran izan ezik, Europako gainerako herrialdeetan, XVI. mendeko gobernu autoritarioen ordez, monarkia absolutuak gailendu ziren XVII. mendean. Botere guztiak errege-erreginen esku geratu ziren, erabateko aginpidea zutela.

28
  • Zenbat erresuma zeuden Espainian XV. mendearen bukaeran?
  • Zenbat XVIII. mendearen hasieran?
  • Harremanik al du horrek XVII. mendean zehar ezarri ziren monarkia absolutuekin?

Frantzisko I.a (1494-1547), Frantziako erregea, Karlos V.aren etsai amorratua izan zen, Karlos V.ak oinordetzan hartutako Italiako lurraldeak eskuratu nahi zituelako. Gainera, enperadorearen jabegoek Frantziako erregearen lurraldeak erabat inguratzen zituzten.

Karlos I.aren jarauntsiaren mapa

XVI. mendean zehar Frantzia banatu zuen erlijio-borroka 1598an bukatu zen. Urte hartan, Nantesko Ediktua onartu zuten, barne-bakea bermatzeko. Besteak beste, kultura-askatasunerako eta kargu publikoetan katolikoak bezala aritzeko eskubidea aitortu zien protestanteei.

Luis XIV.a, Eguzki erregea

Henrike IV.aren erregealdian zehar (1589-1610), Frantziako ekonomia berpiztu egin zen, eta Kanada kolonizatu eta Quebec eta Montreal sortu zituzten. Henrike IV.a 1610an hil zen, eta Luis XIII.a izendatu zuten errege, 9 urte besterik ez zituela. Erregea artean haurra zenez, ama, Maria Medici, izendatu zuten erregeorde, eta Richelieu kardinalarekin batera agindu zuen. Luis XIV.aren, Maria Mediciren bilobaren, erregealdia monarkia absolutuaren adibide garbia izan zen.

Espainia gainbeheran eta Frantziako absolutisten asmo hegemonikoen kontrako borrokan murgildurik zegoen, eta, gainera, Herbehereak etengabe ari ziren hedatzen merkataritzan. Gauzak horrela, XVII. mendean zehar, beste potentzia handi bat nagusitu zen politikan eta ekonomian: Ingalaterra.

Europako gainerako monarkiena ez bezala, Ingalaterrakoaren boterea aristokraziak mugatzen zuen. 1640ko eta 1688ko iraultzek monarkia absolutua ezartzeko ahaleginak zapuztea eta monarkia konstituzionala finkatzea lortu zuten. Horrela, parlamentuak erregearen boterea mugatu zuen.

30
  • Zein da Ingalaterrako monarkia eta Europako gainontzeko monarkiak bereizten zituen ezaugarria?

Alemanian eta Italian, Erdi Aroan finkatutako sakabanaketa politikoak XIX. mendera arte iraun zuen. Herbehereek, Espainiatik banandu ondoren, errepublika ezarri zuten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.