Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Berant Erdi Aroa: hedapena eta krisia
Berant Erdi Aroko krisiaXIII. mendearen bukaeran, nekazaritzako produkzioaren eta biztanleriaren arteko oreka hausten hasi zen. Tarteko Erdi Aroan, demografia izugarri handitu zen, landutako azaleren hedadurari eta hainbat berrikuntzari esker, biztanle kopuru gero eta handiagoa elikatzeko adina soberakin sortu baitziren. XIII. mendearen bukaeran, lehen desoreka-ezaugarriak azaleratu ziren. Nekazariek ez zuten ekoizpena handitzerik eta lur gehiago lantzerik. Gainera, XIV. mendearen lehen erditik aurrera, nekazaritza-krisiak etengabeak izan ziren (udetako ekaitz ugariek uztetan sorrarazitako kalte larrien ondorioz), izurriek sarraski handiak eragin zituzten (biztanlek goseak eta ahulduta baitzeuden), eta gerretan milaka lagun hil ziren. Gerra, izurri eta goseteek eragindako demografia-beherakada handiaren ondorioak berehala nabaritu zire:
37
Erantzun zure koadernoan Aztertu Erdi Aroan Europan zegoen biztanleriari buruzko ondorengo serie hau. Adierazi datu horiek grafiko batean eta azaldu biztanleriak izandako bilakaera, horren arrazoiak ematen saiatuz.
![]() Jaunak eta kontzejuak, herritarrak erakartzeko asmoz, baldintza hobeak eskaintzen hasi ziren beren lurretan edo hirietan finkatzen zirenentzat. Egoera onbideratu ahala, soldatak handitu eta elikagaiak merkatu egin ziren, XV. mendearen erdialdean. Gauzak horrela zeudela, Aro Modernoa iritsi zen. Berant Erdi Aroko krisiak ez zuen izan eragin berbera ekonomia-jarduera guztietan. XIV. mendean, artisautzan eta merkataritza-tekniketan aurrerapauso handiak eman ziren. Europako erresuma batzuek Afrikako kostaldeko lurraldeak konkistatu zituzten, merkataritza-ibilbide tradizionalak indartzeko. |