Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Demografia iturriak

Gaur egungo demografia iturriak

XX. mendearen hasieran, irizpide zientifikoetan oinarritutako funtsezko bi iturri erabiltzen hasi ziren, demografia-datuak (baita kultura-, ekonomia- eta gizarte-alorrekoak ere) ezagutzeko: errolda nazionala eta udal-errolda.

Biztanleriaren errolda nazionala 10 urtetik behin egiten da. Informazio ugari ematen du: hezkuntzari (ikasketa mailari), geografiari (jaioterri eta bizilekuei), gizarteari, familiei (sexuari, adinari, jaiotze-datari, egoera zibilari), lanbideei eta ekonomia- eta lan-egoerei buruzko datuak, hain zuzen.

Biztanleriaren udal-errolda bost urtetik behin egiten da, udalerri guztietan. Egitea, mantentzea eta ikuskatzea tokian tokiko udalaren erantzukizuna da, eta udalerri guztietako erroldak koordinatzea, berriz, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren ardura.

Udal errolda
Erregistro zibila

Erregistro zibiletan, udalerri bakoitzeko jaiotzak, adopzioak, ezkontzak eta heriotzak islatzen dira. Iturburuak, izan ere, parrokietako erregistroak izan ziren, 1871n sekularizatu egin baitzituzten.


Beste zenbait iturri:

  • Izendegia: Udalerriak baino populaketa-unitate txikiagoen (biztanlegune, herrixka, parrokia, baserri, etxe, auzoen...) zerrenda eta biztanleria- eta geografia-datuak jasotzen ditu.
  • Estatistika Institutu Nazionalak (Eustatek) eta bestelako erakunde ofizialek kaleratutako argitalpenak.
  • Biztanleria aktiboaren inkesta: Hiru hiletik behin egiten da, laginketa estatistikoen bidez, lanean ari den eta langabezian dagoen biztanleriaren inguruko informazioa biltzeko.
  • Erakunde ez-ofizialek (ikastetxeek, ospitaleek, GKE-ek…) emandako datuak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.