Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiria: gizakiak sortua

Hiriaren funtzioak

Hiriek, bizitegi-funtzioa betetzeaz gain, bertakoen beharrak asetzeko jarduerak eskaintzen dituzte.

Hiri-funtzioak hirietan gauzatzen diren jarduera sozio-ekonomikoak dira. Gaur egun, funtzio anitzeko hiriak dira gehienak.

Politiko-Administratiboa:

Auzitegi Federal Gorenaren egoitza, Brasilian.

Zuzendaritza- eta agintaritza-funtzioak. Hiriak toki pribilegiatuak dira, funtzio politikoei dagokienez. Iraganean, gotorlekuak ziren, erraz babesteko moduko toki estrategikoetan kokatzen baitzituzten. Hirietan, gazteluak, botere politikoaren sinboloak, zeuden. Funtzio hori, gaur egun, estatuetako hiriburuek betetzen dute, eta adierazle nagusiak administrazio-erakundeen eraikinak (parlamentua, udaletxeak eta abar) dira.

Kulturala eta erlijiosoa:

Kaaba, leku sakratua Mekan.

Elkartzeko aukerei esker, funtzio kulturala errazago garatzen da. Eskolek, unibertsitateek, laborategiek, liburutegiek eta museoek sormen-lanak sustatzen dituzte, zientziaren, literaturaren eta artearen alorretan. Hirietan, nazioarteko biltzarrak, mintegiak eta jaialdiak antolatzen dira.

Funtzio erlijiosoak ere arrastoa utzi ohi du katedral, eliza, meskita eta bestelako eraikinetan, batik bat erlijio handien ardatzak edo erromesen helmugak diren hirietan (Erroman, Mekan eta Santiagon, adibidez).

Ekonomikoa

New Yorkeko burtsa barrutik.

Hiriek betidanik erakarri dituzte industriak, kontsumo-merkaturik handienak direlako, komunikazio-erraztasunak eta era guztietako eskulan ugaritasuna eskaintzen dituelako... Era guztietako salgaiak banatzen dira, eta merkataritza- eta finantza-etxe nagusien kokalekuak dira.

Turistikoa

Hondartza Cancunen, Mexiko.

Klima egokia eta kokapen ona —mendialdean edo kostaldean— dituzten hiri batzuetan, aisia- eta turismo-funtzioei ematen zaie bidea.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.