Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Zer da Aro Modernoa?

Aurkikuntza, esplorazioak eta konkistak

XV. mendeko mapa

XV. mendearen amaierara arte, europarrentzat mundu ezaguna oso mugatua zen: Europa, Asia, Afrikaren zati bat eta Mediterraneo itsasoa.

XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran, Europako esploratzaileak, espainiarrak eta portugaldarrak batik bat, Ekialdera iristeko ibilbide berrien bila abiatu ziren. Abentura haietan, lurralde berriak aurkitu zituzten: Amerika, Hegoaldeko Afrika eta Ozeania.

Toki berriak aurkitu eta konkistatu nahi izateko arrazoiak ugariak ziren: adibidez, abentura-grina, lurrez eta aberastasunez jabetzeko asmoa eta fede kristaua hedatzeko nahia. Baina arrazoi guztietan aipagarrienak honako hauek izan ziren:

Berrikuntza teknikoak
  • Portulanoen lanari esker, kartografia asko garatu zen, itsas mapa zehatzak egin baitzituzten, kostaldeak eta portuak kokatzeko.
  • Nabigatzeko tresna berrien asmakuntza. Lema higikorrek, ipar-orratzek eta astrolabioek, adibidez, itsasontziak zuzenago bideratzeko eta orientatzeko aukera eman zuten. Karabela izeneko ontzi altu sendoak egiten hasi ziren, oso egokiak Atlantikoko alturako nabigaziorako.
  • Ekialdeko lurraldeetara iristeko ibilbide berriak bilatzeko premia. Izan ere, turkiarrek Konstantinopla konkistatu zutenean, 1453an, zenbait gai ekartzeko beharra sortu zen: espezieak, zetak lurrinak etab.
  • Misioetarako grina. Erdi Aroko gurutzaden espirituak fede katolikoa gune berrietan zabaltzeko irrika sustatu zuen.
6

Hausnar ezazu hurrengo hauen inguruan:

  • Zergatik esan zitzaien “indio” Ameriketako biztanleei?
  • Zergatik jarri zitzaion Amerika izena kontinente berriari?
  • Amerikan, Colon heltzean, jendea bazegoen, zergatik hitz egiten da Amerikako "aurkikuntzaz"?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.