Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren egiturak
Sexuaren eta adinaren Araberako sailkapena: Demografia egitura
Biztanleriaren demografia-egituraren oinarrizko aldagaiak adina eta sexua dira. Banaketa hori barra horizontalen (histogramaren) bidez adierazten da grafikoetan, eta biztanleria-piramidea esaten zaio. Bertan, guztizko biztanleriarekiko ehunekoak zehazten dira: ezkerraldean, gizonezkoenak, eta, eskuinaldean, emakumezkoenak. Adin taldeak (urteak bosnaka) barren bidez irudikatzen dira. Adinaren arabera, hiru multzo bereizi ohi dira:
Herri zaharrak – Herri gazteak
- Gazteak: 0 eta 15 urte bitartekoak.
- Helduak: 15 eta 64 urte bitartekoak.
- Zaharrak: 65 urtetik gorakoak.
Biztanleria-piramideen bidez, herrialdeen demografia-ezaugarriak eta garapen maila ezagutzen dira. Bigarren ezaugarri demografia-portaerari loturik dago erabat.