Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Zer gertatu zen euskal lurraldeetan?

Ekonomia

Nekazaritza: Artoaren iraultza

Biazteriko nekazaritza-ekoizpena

XVI. mendean zehar, nekazaritza-ekoizpena izugarri handitu zen, batik bat artoa iritsi ondoren, ordura arte itsasoan ibiliak ziren kostaldeko biztanle asko lurrak lantzen hasi baitziren. Artoa XVI. mendetik zen ezaguna, baina Euskal Herrira ez zen iritsi XVII. mendera arte. Artoari esker, lugorri-urtea bertan behera utzi eta zenbait abere-espezie suspertu egin ziren.

Arrantza

XII. mendetik XV.era bitartean, euskal portuetan baleak harrapatzen zituzten, besterik gabe. Baina, baleek euskal kostaldetik alde egin ahala, batik bat XVI. eta XVII. mendeetan, marinelek iparralderantz abiatu behar izan zuten haien atzetik. Ternuaraino eta Groenlandiaraino joaten ziren, nahiko itsasontzi handietan (200 edo 400 tona bitartekoetan). Zazpi edo zortzi hilabete ematen zituzten kanpoan. Arrantzaleek bakailaoak eta baleak harrapatzen zituzten.

Industria

Burdinolak

Meatzaritza, burdinolak, ontzigintza eta armagintzan ziren jarduera nagusiak. Isurialde kantauriarreko ibaien ertzetan, burdinola ugari kokatu ziren, baldintzak bikainak zirelako: burdina eta egur ugari, ur-emariak... XVI. mendeko bigarren erdian, burdinaren esportazioa murriztu egin zen, Europan siderurgiagune merkeagoak sortu zirelako.

Merkataritza

Euskal Herria oso toki estrategikoa zen, komunikabideen ikuspegitik. Gaztelako artilea, adibidez, Bilboko portutik ateratzen zen. 1511n, Bilboko kontsulatua sortu zuten, merkatarien interesak babesteko.

Euskal Herriko burdina Indietara esportatzen
Vitoria-Gasteizko aduanako sarrerak

Aduanak barrualdean (Gasteiz, Urduña eta Balmasedan) zeudenez, merkataritzagune libreak (portu lehorrak) ezarri zituzten, merkataritza suspertzeko eta Europako portu ugarirekin merkataritza-harremanak finkatzeko.

XVI. mendearen bukaeran, ordura arteko etengabeko hazkundea bertan behera geratu zen. Siderurgiak eta kanpo-merkatuetara bideratutako merkataritza-jarduerek berebiziko garrantzia zuten, baina, halako batean, krisia sortu zen, burdinaren eskaria murriztu egin zelako, eta, era berean, gerren ondorioz, merkataritza-jarduerak eten egin zirelako.

Arrantzan ere nabaritu zen ezegonkortasuna, marinel asko armadan sartu zirenez, portuek porrot egin baitzuten.

Bestalde, Ingalaterra Filipe II.aren etsai bihurtzeak eragina izan zuen itsas trafikoan eta merkataritzan. Armada Garaiezina menderatu (1588) ondoren, Ingalaterra jaun eta jabe bihurtu zen itsasoan, eta horrek izugarrizko kaltea egin zion euskal portuen oparotasunari.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.