Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Urbanizazio iraunkorra

Iraunkortasunaren gakoak

Jasangarritasun

Ekologiaren ikuspegitik, hirietan, baliabide naturalen eta energiaren kontsumoa izugarria izaten da, eta hondakin kantitate ikaragarriak sortzen dira. Gaur egun, sistema hori ezin daiteke iraunkortzat jo. Ezinbestekoa da hiri-garapen iraunkorrerako eredua finkatzea gure planetaren eta, azken finean, gizakiaren etorkizuna ziurtatzeko. Hona hemen hartu beharreko neurriak:

  • Hirien gehiegizko hazkundea geldiaraztea, gizakientzako bizileku izateari utz ez diezaioten.
  • Oinezkoentzako gune gehiago ezartzea eta garraio publikoak sustatzea.
  • Hirigune txikiagoak sortzea eta horietan etxebizitzak, lantokiak eta zerbitzuak kokatzea.
  • Berdegune gehiago ezartzea eta gaikako zabor-bilketa eta birziklapena bultzatzea.
  • Egoerarik txarrenean dauden taldeei laguntza-zerbitzuak eskaintzea.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.