Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak
Demografia tasak eta herrialdeen garapenaJaiotza- eta heriotza-tasek eta bizi-itxaropenak lotura zuzena dute herrialdeen garapen mailarekin.
Herrialde azpigaratuetako jaiotza-tasa oso handia da, ugalkortasun-tasa ere (emakume bakoitzeko seme-alaba kopurua) halakoxea delako. Grafikoan, jaiotza-tasarik handieneko eta txikieneko herrialdeak azaltzen dira. Lehenengoei dagokienez, 4 Afrikan daude, eta 1 Asian; tasarik txikieneko herrialde guztiak, ordea, Europan daude. ![]() Bestetik, herrialde azpigaratuetako haurren heriotza-tasa oso handia da oraindik ere. Ezaugarri horren ondorioz, ugalkortasun-tasak gora egin du, familiek seme-alaba gehiago behar dituztelako baliabideak eskuratzeko. Haurren jaiotza-tasa da, hain zuzen, herrialdeetako GGIa (Giza Garapenaren Indizea) neurtzeko adierazlerik zorrotzena. Zenbat eta handiagoa haurren jaiotza-tasa, orduan eta txikiagoa GGIa. ![]() 9
Garapen-bidean dauden herrialdeetako jaiotza-tasak munduko handienak dira oraindik ere, emakumeek gero eta seme-alaba gutxiago dituzten arren. Hona hemen arrazoiak:
Egin ezazu idazlan bat ideia horien inguruan. |