Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Berezko biztanleria mugimenduak
Demografia trantsizioaAntzinako demografia-erregimenetik demografia-erregimen modernorako igarobideari demografia-trantsizio deritzo. Antzinako erregimenak jaiotza- eta heriotza-tasa handiak (bigarrenak askotan hondamendien ondoriozkoak) zituen ezaugarri; trantsizioan, berriz, bi tasak murriztu egin ziren. Demografia-trantsizioan zehar, biztanle kopurua oso azkar handitu zen, jaiotza- eta heriotza-tasen joera aldatu ahala. Herrialde garatuetako demografia-erregimenak modernoak dira, baina garapen-bidean daudenak demografia-trantsizioa gauzatzen ari dira. ![]() Antzinako demografia-erregimenaren ezaugarriak
Arrazoiak:
Europan, XVIII. mendera arte (Industria Iraultzara arte) iraun zuen. Gaur egun, ez dago herrialderik egoera horretan, baina bai zenbait giza talde isolatu (antzinako herriak edo tribuak). * Antzinako gizarteetan, jaiotza- eta heriotza-tasak oso handiak ziren, eta biztanle kopurua egonkorra. Zer gertatu zen demografia-trantsizioan zehar?
Arrazoiak:
Europan, Industria Iraultza osoan zehar iraun zuen, XX. mendeko 20ko hamarkadara arte. Gaur egun, horixe ari da gertatzen herrialde pobreetan eta garapen-bidean daudenetan. * Demografia-trantsizioan, desoreka sortu ohi da jaiotza eta heriotza kopuruen artean. Demografia-erregimen modernoaren ezaugarriak
Arrazoiak:
Erregimen hori zibilizazio hiritar eta industrialarekin bat dator. Herrialde garatuen ezaugarria da. Gizarte modernoetan, jaiotza- eta heriotza-tasak oso txikiak dira, eta biztanle kopurua egonkorra. |