Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa

Aurkezpena

Lehenago adierazi dugunez, Erdi Aroan hiru aldi bereizi ohi dira: Goiz Erdi Aroa, Tartekoa eta Berant Erdi Aroa. Aurreko gaian, Goiz Erdi Aroko xehetasunak jorratu dituzu.

Tarteko Erdi Aroak feudalismoa izan zuen ezaugarri. Orduko gizartea nolakoa zen, gizarte taldeak nola bizi ziren eta zer arte- eta kultura-adierazpen nagusitu ziren ikusiko dugu. Beste bi alderdi garrantzitsu ere landuko ditugu: gurutzadak eta Donejakue Bidea.

Berant Erdi Aroan, izurri beltzak sekulako eragina izan zuen biztanleriarengan, lehendik ere ahulduta baitzegoen, ekonomia-krisiren ondorioz. XV. mendearen hasieran, ekonomia suspertzen hasi zen, eta Europa Aro Modernoan murgildu zen.

Europa, Erdi Aroan, jauntxoen mendeko lurraldeetan zegoen banatuta. Erregeak ere jauntxoek aukeratzen zituzten, nor komeni zitzaien kontuan hartuta. Denboraren poderioz, ordea, erregeek gero eta botere handiagoa lortu zuten, eta, horrela, monarkia feudalak ezarri zituzten, lehenbizi, eta monarkia autoritarioak, gero (Aro Modernoan).

Helburu didaktikoak

  1. Erdi Aroaren etapak bereiztea eta prozesu historiko nagusiak ezagutzea.
  2. Erdi Aroari buruzko ikuspegi orokorra izatea, eta Europako gizarte-antolamendua, politika motak, ekonomia-oinarriak eta pentsamolde nagusiak deskribatzea.
  3. Europako erresuma nagusien ezaugarriak, jatorria eta bilakaera azaltzea.
  4. Erdi Aroak Iberiar penintsulan eta Euskal Herrian izandako bilakaera azaltzea, eta birkonkista- eta birpopulatze-prozesuak sakonago jorratzea.
  5. Erdi Aroko pentsamendu-ildo zein arte- eta kultura-ekarpen nagusiak ezagutzea.
  6. Oinarrizko teknikak erabiliz, testu historiko eta historiografiko idatzietan, mapa historikoetan, atlasetan, grafikoetan... informazioa bilatzea.
  7. Laburpenak egitea eta informazioa mapa kontzeptualetan antolatzea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  1. Tarteko Erdi Aroa: Feudalismoaren goren unea eta Europaren finkapena, Feudalismoa, Monarkia feudala, Erdi Aroko gizartea, Bizimodu hiritarraren susperraldia, Arte-adierazpenak, Iberiar penintsula eta Euskal Herria Tarteko Erdi Aroan
  2. Berant Erdi Aroa: Krisiaren hedapena, Berant Erdi Aroko krisia eta Euskal Herria Berant Erdi Aroan.

Prozedurako edukiak

  1. Erdi Aroko bizimoduari buruzko galderak eta iradokizunak egitea.
  2. Mapa kontzeptualak interpretatzea, irakurtzea eta egitea.
  3. Testu historikoak aztertzea eta interpretatzea, informazio garrantzitsua lortzeko.
  4. Lehen eta bigarren mailako iturriak bereiztea eta horien erabilerak eta balioak ezagutzea, iraganaren berri izateko.
  5. Beste garai batzuetako gizakien edo gizarte taldeen zenbait ekintza, sinesmen, ohitura... azaltzea, egoera pertsonalak eta gizarte-pentsamoldeak kontuan hartuta.

Jarrera edukiak

  1. Gure gizartearen eta iraganekoen arteko loturak ezagutzeko gogoa piztea.
  2. Erdi Aroko kulturak gizateriaren bilakaeran izandako eragin handia balioestea.
  3. Iraganeko gizarte eta gizakienganako enpatia- eta elkartasun-jarrerak sustatzea, batik bat emakumeei eta behe mailetako biztanleei dagokienez.
  4. Gizateriak eskubide eta askatasun kolektibo eta indibidualen alorrean eman dituen aurrerapausoei buruzko gogoeta egitea.
  5. Iturriak zehaztasunez eta objektibotasunez erabiltzea eta interpretatzea.
  6. Historia- eta arte-ondarearen aberastasuna eta aniztasuna balioestea eta errespetatzea, eta babestearen eta iraunaraztearen aldeko jarrera hartzea.

Ebaluazio irizpideak

  1. Gizarte feudalaren estamentuak, bakoitzaren gizarte-eginkizunak eta elkarren arteko harremanak ezagutzen eta deskribatzen ditu.
  2. Gizarte estamentuetan oinarrituz, feudalismoaren oinarrizko ezaugarriak deskribatzen ditu, alor guztietan: gizartean, ekonomian, politikan, erlijioan, kulturan eta artean...
  3. Erdi Aroko politika mota nagusiak deskribatzen ditu.
  4. Berant Erdi Aroan, hirien susperraldiaren ondorioz gertatu ziren gizarte-, ekonomia- eta kultura-aldaketak bereizten eta deskribatzen ditu.
  5. Europako Erdi Aroko gertakari eta aldiei buruzko ardatzak egiten eta mapa historikoak interpretatzen ditu.
  6. Erdi Aroko arte-adierazpenen oinarrizko ezaugarriak bereizten ditu.
  7. Erdi Aroan, Iberiar penintsulan sortutako unitate politikoak denboran eta espazioan kokatzen ditu, eta guztien berezitasunak zehazten ditu. Ildo horretan, euskal lurraldeen jatorri historikoa ongi ezagutzen du, eta garai hartako kultura-ondarea egungo gizartean utzitako aztarnak bereizten ditu.
  8. Europan, Erromatar Inperioaren erorketatik Berant Erdi Arora arte gertatutako lurralde-gorabehera ugariak espazioan eta denboran kokatzen ditu.
  9. Erdi Aroan Euskal Herrian izandako gertakari historiko nagusiak (batik bat, lurraldeen sorrera eta bilakaera) ezagutzen eta deskribatzen ditu, eta, era berean, kronologia-ardatzak eta –taulak egiten eta mapa historikoak interpretatzen ditu.
  10. Aipatutako gertakariei buruzko ikuspegi kontrajarriak ematen dituzten dokumentu historikoak biltzen eta aztertzen ditu.
  11. Badaki Euskal Herriko egungo hainbat erakunde Erdi Aroan sortu zirela, eta ezaugarri hori balioetsi egiten du.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.