Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren egiturak
Biztanleria egiturak
Biztanleriaren demografia-egituraren oinarrizko aldagaiak adina eta sexua dira. Banaketa hori barra horizontalen (histogramaren) bidez adierazten da grafikoetan, eta biztanleria-piramidea esaten zaio. Bertan, guztizko biztanleriarekiko ehunekoak zehazten dira: ezkerraldean, gizonezkoenak, eta, eskuinaldean, emakumezkoenak. Adin taldeak (urteak bosnaka) barren bidez irudikatzen dira. Adinaren arabera, hiru multzo bereizi ohi dira.