Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren mugikortasun espaziala

Espainiako estatuko migrazio mugimenduak

Espainiako eta atzerriko biztanleriaren piramidea.

Historian zehar, barne- eta kanpo-migrazioak oso ugariak izan dira Espainian. Barne-migrazioak landaguneetatik hirietara gauzatu dira, oro har. XIX. mendearen erditik 1980-1990eko hamarkadara arte, Espainian emigrazioa izan zen nagusi. Gaur egun, ordea, geografia- eta ekonomia-egoeraren ondorioz, gune erakargarria da kanpotik iristen diren etorkinentzat.



2001eko errolda 2007ko errolda 2008ko errolda
Guztizko biztanleria 41.116.802 45.116.894 46.063.511
Dentsitatea 481,45 89,38 91,26
Atzerriko biztanleria 1.572.013 4.482.568 5.220.577
Ehunekoa (%) 3.85 9.94 11.30



Nondik datoz?

2007an zehar, Espainiako estatuan finkatu diren emigratzaileen artean latinoamerikarrak dira nagusi: 1.800.000 inguru (% 54,4 emakumezkoa). Bigarren talde nagusia Europar Batasuneko biztanleak dira (1.500.000 baino gehiago, eta % 47,8 emakumezkoa), eta hirugarrena magrebtarrak (600.000 baino gehiago, eta % 35,2 emakumezkoa).

Hainbat eratako immigratzaileak heldu dira Estatura:

  • Enpresari britainiarrak (negozioak sortzera).
  • Futboleko izarrak.
  • Iberoamerikarrak eta Europa erdiko herrialdeetakoak (etxeko lanetan, ostalaritzan… aritzera).
  • Txinatarrak (negozioak sortzera).
  • Marokoarrak eta Sahara hegoaldekoak (nekazaritzan lan egitera).
  • Europako iparraldeko erretiratuak (kostaldean bizitzera).
  • ...

Espainiako estatura emigratzeko arrazoi honetan honako hauek izan dira, garrantziaren arabera: bizitza-kalitate handiagoa lortzeko nahia, lana aurkitzeko asmoa eta familia-arrazoiak.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.