Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Zenbat garen eta non gauden
Biztanleria banaketa Euskal Autonomia ErkidegoanEuskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako batez besteko biztanle kopurua 8.501 lagunekoa da, Estatuko batez bestekoa (5.513 biztanlekoa) baino % 35 handiagoa. EAEko biztanleriaren % 47 60.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi da. 22
Zure koadernoan erantzuteko
![]() Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako azaleraren % 1,42 eta biztanleriaren % 4,77 hartzen ditu. Biztanleria-dentsitatea Estatuko batez bestekoaren gainetik dago: EAEn, 300 bat biztanlekoa da, kilometro koadroko; Estatuan, aldiz, 91koa. Arabak batez bestekoa orekatzen laguntzen du,Vitoria-Gasteizko makrozefaliari esker. Azken urteotan, hiriburuetako biztanle kopuruek hazteari utzi diote, eta herrietakoak, berriz, gora egin dute. Ezaugarri hori Arabako landaguneetan nabarmen islatu da, lurzoruaren urbanizazioari eman baitzaio bidea. ![]() EAEko biztanleria honela dago banatuta: Araban % 14 baino zertxobait gehiago bizi da (300.000 lagun, guztira), Gipuzkoan ia % 32 (700.000) eta Bizkaian ia % 54 (1.100.000 lagun baino gehiago). Eustaten orrian lortu ditugun ondoko dokumentuko datuekin lan egingo dugu. |